• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
IES Mendillorri BHI

IES Mendillorri BHI

Mendillorriko Kalitatezko Bigarren Hezkuntza Publikoa - La Enseñanza Secundaria Pública y de Calidad de Mendillorri

  • Hasiera
  • Ikastetxea
    • Xedea, Ikuspegia, Baloreak eta Nortasuna eta Ikasetxeko Proiektua
    • Hezkuntza Eskaintza
    • Guraso elkarteak
      • Bategin (D)
      • Urmendi (A/G)
    • Antolakuntza eta funtzionamendua
    • Gobernu Organoak
    • Bizikidetzarako Araudia
    • Iradokizunak, Kexak eta Erreklamazioak
  • 2024-25 ikasturtea
    • Familien gida
    • Egutegiak
    • Ebaluazioak
    • Testu liburuak
    • Chromebookak eta Armairuak
    • Garraioa
    • Hezkuntza Eskaintza
    • Programazio laburpenak
    • Pendienteen Berreskurapena
  • Orientazio Web
  • Bulegoa
    • Matrikulazioa eta Onarpena
    • Bekak
    • Tituluak
    • USEa
  • Intraneta
  • Internazionalizazioa
    • Erasmus + deialdiak LHn
    • LHko internazionalizazioa Nafarroan

Matematikako Olinpiada DBH 2

Apirilaren 27an, osteguna, ikastetxeko 7 ikaslek Matematikako Olinpiada  prestatzeko proba bat egin zuten Mendillorriko kaleetan. Lehiaketa hau DBH 2. mailako Nafarroa osoko ikasleentzat dago bideratuta eta maiatzaren 6an ospatuko da. Guk 5 ikaslerekin hartuko dugu parte.
Urtarrilean hasi ziren Olinpiadarako prestatzen, asteazkenero errekreo orduan elkartzen dira Aintzira eraikineko berrikuntza gelan matematikako problemak ebazten saiatzeko.
Olinpiadako probetako batean metro bateko luzera duen soka baten laguntzaz neurketak egin beharko dituztenez, horrelako ariketa bat planteatu zitzaien 7 ikasle hauei kalean neurketak egin zitzaten.
Olinpiada ospatu aurretik ikasleak zoriondu behar ditugu, egindako esfortzuarengatik eta beraien artean sortu duten giroarengatik. Zorionak!

Written by:
IES Mendillorri BHI
Published on:
2023-05-02

Categories: Ikasketak, Lehiaketak

Footer

Horario de apertura: 

De lunes a viernes de 08:30- 14:30

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 08:30- 14:30