• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
IES Mendillorri BHI

IES Mendillorri BHI

Mendillorriko Kalitatezko Bigarren Hezkuntza Publikoa - La Enseñanza Secundaria Pública y de Calidad de Mendillorri

  • Hasiera
  • Ikastetxea
    • Xedea, Ikuspegia, Baloreak eta Nortasuna eta Ikasetxeko Proiektua
    • Hezkuntza Eskaintza
    • Guraso elkarteak
      • Bategin (D)
      • Urmendi (A/G)
    • Antolakuntza eta funtzionamendua
    • Gobernu Organoak
    • Bizikidetzarako Araudia
    • Iradokizunak, Kexak eta Erreklamazioak
  • 2025-26 ikasturtea
    • Familien gida
    • Egutegiak
    • Ebaluazioak 2526
    • Testu liburuak
    • Chromebookak eta Armairuak
    • Garraioa
    • Hezkuntza Eskaintza
    • Programazio laburpenak
    • Pendienteen Berreskurapena
  • Orientazio Web
  • Bulegoa
    • Matrikulazioa eta Onarpena
    • Bekak
    • Tituluak
    • USEa
  • Intraneta
  • Internazionalizazioa
    • Erasmus + deialdiak LHn
    • LHko internazionalizazioa Nafarroan
  • 3Fko web orria

Mendillorri BHI NaTMT

Irailaren 26an hasi ziren aurtengo Nafarroako Talentu Matematikoaren Tailerreko (NaTMT) saioak. Oraingoan SeskiMate proiektuko hiru kide izan ziren. Niko Paracuellos eta Alba Cerrada NUPeko ikasgelategian izan ziren Juan Serrano de Rodrigok DBHko 3. mailako ikasleei emandako hitzaldi batean: Estrategias de resolución de problemas I.

Nafarroako Talentu Matematikoaren Tailerra (NaTMT) eskolaz kanpoko jarduera bat da, eta Nafarroako ikasleei matematika hurbiltzea du helburu, bi ardatz nagusiren bidez: problemak ebazteko estrategiak garatzea eta matematika dibulgatzea. Problemak ebatzi nahi dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. Bigarren Hezkuntzako eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle talde batek antolatzen du.

Ohiko bilerak Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian egiten dira. Normalean hamabostean behin egiten dira, ostiraletan 18:00etatik 19:30era.
Animatu zaitez etorkizuneko hitzaldietan parte hartzera.

Informazio gehiago web orri honetan.

Written by:
IES Mendillorri BHI
Published on:
2025-10-07

Categories: Ikasketak

Footer

Horario de apertura: 

De lunes a viernes de 08:30- 14:30

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 08:30- 14:30