Joan den ostegunean, otsailaren 19an, XVII. Geologia Olinpiada ospatu zen NUPen. Lehen aldiz Nafarroan egoitza izan dugu eta gure 4DBHko ikaslea den Orhi Gutierrezek Mendillorri BHI ordezkatu zuen. Proba 40 galderako test azterketa teoriko batez eta 10 arroka, mineral eta fosil ale identifikatzeko froga praktiko batez osatu zen . Bi proben artean, lunch-a eskaini zuten antolatzaileek unibertsitateko kafetegian. Oso esperientzia atsegina izan da. Datorren urtean parte hartzera animatzea espero dugu! Mila esker Orhi Gutierrezi institutua konpromisoz ordezkatzeagatik.

