Pasa den maiatzaren 7an, DBHko 2. mailako frantseseko ikasleek muga zeharkatu zuten Donibane Garazin murgiltze egun batez gozatzeko. Eguna modu gozoenean hasi zuten: Baïgorryn txokolatezko artisau-tailer bat bisitatu zuten, eta belarria eta ahosabaia zorroztu zituzten. Jarduera nagusia Collège La Citadellen egin zzen, eta hantxe ezagutu zituzten azkenean euren lagun frantsesak. Barreak eta konfidentziak partekatu zituzten eskolako jantokian elkarrekin bazkaltzen, mingaina askatzeko eta lotsa galtzeko aukera ezin hobea izan zen! Amaitzeko, indarrak batu genituen alde zaharrean zeharrean egindako Gynkana batean parte hartzeko. Abentura honek gure ikaskuntza ikasgeletetako askoz harago doala erakutsi digu.










