Pasa den urtarrilaren 24ean eta 25ean bi ereduetako DBH 4. mailako ikasleek Mendukiloko kobazuloa ezagutu zuten. Historia haundiko kobazuloa da Mendukilokoa, Aralarko karst paisai geologikoaren erakusgarri, baina garrantzitsua era berean aurkitu diren giza historiako aztarnengatik eta bertan bizi den faunarengatik. Faunaren inguruan pseudoeskorpioak ikusi zituzteneta xaguzarrak ere bai, kobazuloan 9 xaguzar espeziek babesa hartzen baitute. Bi egunak ere egun beroak izan ziren, Astitz-en 17ºC egiten baitzituen kanpoan, baina Mendukiloko kobazuloen barruan 8ºC-tan egon ziren, urte osoan tenperatura hori mantentzen baita bertan.

