Pasa den abenduaren 22an Jasangarritasun taldeak bultzatu eta antolatzen duen Merkatrukea ospatu zen.
Aurreko egunetan ikasleek etxean zeuzkaten arropa, liburu eta bestelako objektuak ekarri zituzten, eta puntuak jaso zituzten haien truke. 22an Aintzira eraikineko geletako bat denda moduko batean bihurtu zen, eta bildutako puntuak objetu berriengatik trukatu zituzten.
Baliabide mugatuak dituen mundu batean ezinbestekoa da ulertzea behar ez ditugun gauzak oraindik ere interesekoak izan daitezkeela beste batzuentzat.