Irudi bilduma oso berezia proposatzen dizuegu. Batez beste laurogei urtez banatutako bi irudi dira, eta, modu batera edo bestera, lotura komunak dituzte. Aztertu, pentsatu, ikertu. Eta bi irudietako edozeinek iradokitzen dizunarekin, idatzi mikrokontakizun bat. Gero, grabatu. Horrela, gure kontakizunekin, irudien karga emozional eta informatibora hurbilduko gara.
Argazkien gaineko informazio gehiago esteka honetan lor daiteke, eta lehiaketaren oinarriak beste honetan agertzen dira.
Gainera, Txarli Martínez irakasleak proiektua azaldu du Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolaturiko “Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Jardunaldiak. Begirada bat artearen bidez. 2021” testuinguruan antolatu den “Bizikidetzarako hezkuntza prozesuak” web mintegian.
Lanak bidaltzeko kontuarekin (iesmendillorribhi@gmail.com) izandako arazo tekniko batengatik ezin izan da lanik jaso gaur, apirilaren 28a, arte. Mesedez, bidali dituzuenok bidali berriro. Epe berria maiatzaren 7a arte luzatzen da.