• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
IES Mendillorri BHI

IES Mendillorri BHI

Mendillorriko Kalitatezko Bigarren Hezkuntza Publikoa - La Enseñanza Secundaria Pública y de Calidad de Mendillorri

  • Hasiera
  • Ikastetxea
    • Xedea, Ikuspegia, Baloreak eta Nortasuna eta Ikasetxeko Proiektua
    • Hezkuntza Eskaintza
    • Guraso elkarteak
      • Bategin (D)
      • Urmendi (A/G)
    • Antolakuntza eta funtzionamendua
    • Gobernu Organoak
    • Bizikidetzarako Araudia
    • Iradokizunak, Kexak eta Erreklamazioak
  • 2024-25 ikasturtea
    • Familien gida
    • Egutegiak
    • Ebaluazioak
    • Testu liburuak
    • Chromebookak eta Armairuak
    • Garraioa
    • Hezkuntza Eskaintza
    • Programazio laburpenak
    • Pendienteen Berreskurapena
  • Orientazio Web
  • Bulegoa
    • Matrikulazioa eta Onarpena
    • Bekak
    • Tituluak
    • USEa
  • Intraneta
  • Internazionalizazioa
    • Erasmus + deialdiak LHn
    • LHko internazionalizazioa Nafarroan

Mudantzen tailerra

Adierazpen artistikoa irakasgaiko DBHko 4. mailako ikasleek Jyotima Barrenetxeak emandako tailer batean parte hartu dute. Tailerraren helburua egungo egunkari fisikoetan esku hartzea izan da, fotomuntaketa eta collage teknikaren bidez. Irudi berri batzuk itsasiz, hauek jatorrizko funtzioa galtzea eta esanahi berriak hartzea eragin dute, errealitatea eta fikzioa nahasten dituen joko honetan.

Talde lanean arituta, prentsaren berezko irudi dokumentalak eta/edo publizitarioak taldean nahastea eta beste bide batzuetara eramatea (poetikorantz, surrealerantz, intimitaterantz, parodiarantz, subertsiborantz, distopiarantz…).

Jarduera honen bidez, irudiek komunikazio-tresna gisa duten botereaz jabetu nahi izan da, diskurtsoa sortzeko duten gaitasuna azpimarratuz. Halaber, talde lana sustatzeaz gain, ikasleen ikuspegi kritikoa bultzatu nahi izan da.

Argazki gehiago ikusi ditzakezue esteka honetan.

Written by:
IES Mendillorri BHI
Published on:
2025-04-09

Categories: Ikasketak

Footer

Horario de apertura: 

De lunes a viernes de 08:30- 14:30

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 08:30- 14:30