Otsailaren 13an Nafarroako Museora hurbildu ziren D ereduko 1. Batxilergoko Nafarroako Geografia eta Historia irakasgaiaren ikasleak.
Galeria Urdinetik abiatu ginen, non Harrizko erraldoiak diren, hiru hilarri protohistoriko: Soalarko menhirra eta Turbil eta Traibuenaseko hilarriak daude, Neolito Azkenaren (K.a. III. milurtekoa) eta Burdin Aroaren (K.a. III. mendea) arteko hiru estela garrantzitsu.
Jarraian Historiaurrea eta Protohistoriaren aretoan murgildu ginen, non hiru elementu nagusitan zentratu ginen: Abaunzko mapa, K.a. 9815ean Kalkarenita harrizko ertz batean modu sintetiko eta eskematikoan egindako mapa bat; Loizuko gizona, ehiztari-biltzaileen azken populazioak aztertzeko munduko giza espezimen osoenetako bat dena; eta Irulegiko eskua, K.a. I. mendeko baskoi herrixka batean sortua.Azkenik Pompeloko neskato baten estatuatogaduna bisitatu genuen, 1895ean Curia kalean aurkitutako brontzezko eskultura erromatarra. Errepaso ederra eman genion, bada, ikasgelan landutako Nafarroako Historiarreari zein Baskoien eta erromanizazioaren garaiari.


