Azaroaren 8an IES Mendillorriko BHIko Administrazio Kudeaketako 2. mailako ikasleek Nafarroako Enpresa Simulatuen Feriaren 13. edizioan parte hartu dute. Bertan, era kooperatiboan landutako enpresa proiektuak ezagutarazi dizkiete Nafarroa osoko Administrazio eta Kudeaketako Zikloetako beste ikasleei. Ferian, ikasleek klasean ikasitakoa praktikara eramateko aukera ere izan dute, salerosketa eragiketak eginda. Harrera ezinhobea izan dute Mendillorriko ikasleen proietuek.