Ikastetxeak eta Nafarroako Memoriaren Institutuak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Memoria duten Eskolak programaren barruan.
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Memoriaren Institutuaren bidez, eta Iruñeko Mendillorri BHIk lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, irakasleen prestakuntza sustatzeko eta memoria belaunaldiz belaunaldi transmititzen duten ikasleekin jarduerak egiteko.