Gure institutuak Nafarroako Olinpiada Filosofikoan parte hartu du. Bertan, hainbat mailetako ikasleak hainbat modalitatetan lehiatu dira, beren gaitasun kritikoa, sormena eta hausnarketa filosofikoa erakutsiz.
Bereziki zoriondu nahi dugu Ruth Ezquerro, Batxilergoko 2. mailako ikaslea, joan den ostiralean Nazioarteko Olinpiadari lotutako modalitatean irabazle autonomiko izendatu zena. Ingelesezko bere saiakera filosofikoa, On Kixoteren figuratik abiatuta eromenari buruz hausnartu behar izan zuen eta epaimahaiak hobekien baloratutako lana izan zen.
Lorpen horri esker, Ruthek fase nazionalean parte hartuko du, apirilaren 17tik 19ra, Ciudad Realen, eta gainerako autonomia erkidegoetako finalistekin lehiatuko da. Fase nazionalean irabazle suertatzen bada, aurten Polonian egingo den Nazioarteko Olinpiada Filosofikoan parte hartuko du.
Zorionak, Ruth!
Eta eskerrik asko, halaber, olinpiadaren modalitate guztietan parte hartu duten ikasle guztiei, gure institutuan filosofiak oso bizirik jarraitzen duela erakutsi duzue!



