Omar Marokoko gazte migratzaileetako bat da, eta, Juanjo Aragon Elkarri Laguntzako boluntarioak -“Apoyo Mutuo”ko kidea eta Omarren laguna- adierazi duenez, koadroaren ertzetan bizi da.
Kamioi baten azpian ezkutatuta iritsi zen hona duela urtebete pasatxo, eta “legez kanpoko” herritarra izaten jarraitzen du, paperik eta eskubiderik gabea. Lan egin nahi du, baina ezin du. Kalean bizi izan da, gosea, hotza eta bakardade handia igaro ditu, pixkanaka, Juanjo bezalako jendearen laguntza eta babes desinteresatuari esker, duintasuna mantenduz aurrera ateratzen den hiri batean biziraun du.
Gaur, biekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta gure ikasleek beren zalantzak eta pertzepzioak azaldu ahal izan dituzte, eta, zalantzarik gabe, sentsibilizazio esperientzia oso aberasgarria izan da.
Bere marrazkien bidez, bere emozioak, beldurra, mina, baina baita bere irrikak eta itxaropena ere deskubritzeko aukera dugu. Horien bidez, kaleko ordu ez-aktiboen asperdura eta monotonia arintzen saiatzen da, bere emozioak eta zuhurtasuna bideratzen ditu, eta, aldi berean, gure kontzientziak astintzea lortzen du.
Erakusketa aste honetan eta hurrengoan AINTZIRA eraikineko liburutegian egonen da.





