Urtarrilaren 11n, Osasuna: Memoria duen Futbol-klub bat egitasmoaren lehen saioa izan genuen ikastetxeko Areto Nagusian. Bertan parte hartu zuten Mendillorri BHIko 52 irakasle, ikastetxeko departamentu guztietakoak, aurretik Memoria Historikoaren proiektuarekin bat egin edo interesa azaldu dutenak.
Historia departamentuko Patxi Abasolo irakasleak Mendillorri: Memoria duen Ikastetxe bat egitasmoa aurkeztu eta 1936ko Estatu kolpeak Nafarroa Garaian eragin zuen astinaldia azaldu digu. Ondoren, Mikel Xabier Huartek Osasuna eta Memoria proiektua eta orain arte egindako lana aurkeztu digu, Osasuna klubeko hainbat kidek II. Errepublikako proiektuarekin izandako lotura eta horren ondorioz matxinoengandik pairatutako errepresioa.
Azken unean Aurea Jaso hurbildu ezin ezin zuenez, semearen bidez lore sorte bat bidali genion 1936ko errepresioaren kolpe latzak arindu nahian. Aurea Mélidan jaio zen duela 96 urte. Gerran aita galdu zuen Madrileko frontean eta bi osaba fusilatuak izan ziren gerra- fronterik gabeko Nafarroa hartan.