SumaconCausako kide den Alvaro Cíaren eskutik, PMAReko 3. mailako ikasleek hiru loreontzi handi eraiki dituzte paletekin. Barrutik plastiko iragazgaitza eta harri-oinarria dute uraren drainatzea errazteko. Horrez gain, ikasleek lan tresna desberdinak erabiltzen ikasi dituzte hala nola, inguratzeko zerra, lixatzailea edota iltzeak kentzeko tresna. Jarraian, loreontziak landare lurrez eta konpostez egindako nahasketa batekin bete dira eta bertan landatu dira ereinotzak eta bi geranio mota ezberdin.