Gure galeriatik DBH 1. mailako eta Gela Irekiko ikasleekin egindako eraikuntza, programazio eta robotika tailer inklusiboko argazki batzuk berreskuratu ditugu. ikasturtean. Jarduera horrekin lortutako helburuak eta garatutako gaitasunak honako hauek izan ziren:
-Desgaitasunarekiko enpatia, sentsibilitatea eta gaitasunak desberdinak garatzea (komunikazioa, harremana, errespetua).
– Arazo teknologikoei autonomiaz eta sormenezko jarreraz heltzea, modu ordenatuan eta kooperatiboan lan eginez, arazo edo behar baterako irtenbideak modu eraginkor eta berritzailean diseinatzeko, planifikatzeko eta garatzeko.
-Pentsamendu konputazionalari ekitea eta sortzen ari diren teknologi berriak txertatzea, arazo zehatzetarako irtenbideak sortzeko eta kontrol sistemetan edo robotikan aplikatzeko.
Eskerrik asko Ripagainako Legotekari bere lan onagatik eta bertaratu ginen egun bakoitza prest edukitzeagatik.
Tailer honetako argazkiak esteka honetan ikusi ditzakezue.