Urria bukaeran DBH-ko lehen mailako ikasleak Atarrabiako San Andres errota ezagutzera joan ginen. Errota XVI.mendean eraiki zen eta ingenieritza hidrauliko tradizionalaren adibide baliotsua da. Bisita burutu ondoren ur errota bat montatu genuen taldeka. Institutura itzuli aurretik Burlatako parkean lagun giro ederrean egoteko aukera ere izan genuen.