Urriaren 13an, Euskarabideak Baluarten antolatutako Sarean Euskaraz jardunaldietara joan ginen D ereduko DBHko laugarren mailako eta batxilergo 1.ko ikasleekin. Bertan, interneten euskaraz ibiltzeko hainbat baliabide ezagutzeaz gain, honen erabilera arduratsua nola egin beharko genukeen ere landu genuen.
Goiza hiru saiotan banatua izan genuen. Lehenik, Egunean Behin aplikazioarekin lehiaketa txiki bat egin genuen. Ondoren, tailerretan murgildu ginen. Bertan, musika sortzeko aplikazioak ezagutu genituen, bideo-jokoekin eta errealitate birtualarekin jolasteko aukera izan genuen, bideomapping-arekin ere trebatu ginen, argazkilaritzaz gehiago ezagutu genuen eta robotikaren inguruko ezagutza areagotzeko parada izan genuen.
Azkenik, interneteko erabilera eta bertan lasaitasun zein segurtasunez nabigatzeko hainbat informazio jaso genuen.