“Mendillorri, memoriadun institutu bat” zentroaren proiektuak Sineste Osoz hiltzen zuten Aktion T4. Eutanasia Naziaren Programa erakusketa jarri du URAK eraikinaren hallean. Ekainaren erdialdera arte gozatu ahal izango dugu eta informazio-poliptikoak eta irakurketa errazeko koadernotxoak ere baditugu.
Nafarroako Memoriaren Institutuak 2019an egindako panelen erakusketa da. Urteetan zehar oharkabean igaro den gertaera bat argitu nahi du. II. Mundu Gerra hasi bezain laster, gobernu naziak dekretu bat onartu zuen, gaixotasun mentalak eta desgaitasunen bat zuten pertsonak «bizitzeko duinak ez diren izakitzat» jotzen zituena. Hortik aurrera, sendaezintzat jotako gaixoak akabatzeko programa bat jarri zen abian. 70.000 biktimaz hitz egin dezakegu, eta kopuru hori 200.000 izatera heldu daiteke erabiltzen diren zenbait azterketa-parametroren arabera.
