Mendillorri Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak Nafarroako Memoriaren Institutuarekin elkarlanean, “Sineste osoz hil zuten” erakusketa antolatu du. Mendillorriko bizilagun guztiak gonbidatzen du bertaratzera eta Aktion T4 eutanasiarako programa nazia lehen eskutik ezagutzera.
Aktion T4. Eutanasiarako programa nazia.
23 martxoa – 30 apirila
Egutegia: 08:30-20:00
Atondo nagusia
Antolatzaileak: Mendillorri BHI eta Nafarroako Memoriaren Institutua
Aktion T4. Eutanasiarako programa nazia erakusketak urteetan zehar oharkabean pasa den gertakari bati buruzko argitasun pixka bat eman nahi du. II. Mundu Gerra hasi bezain laster, gobernu naziak buruko gaixotasunak eta ezintasunen bat duten pertsonak “bizitzeko duinak ez diren izakitzat” jotzen zituen dekretu bat onartu zuen. Hortik aurrera, sendaezin gisa katalogatutako gaixoak hiltzeko programa bat jarri zen abian. 70.000 biktimaz hitz egin dezakegu, eta kopuru hori 200.000 izatera igo daiteke, erabiltzen diren analisi-parametroen arabera.
Shoáren (Holokaustoa) inguruko bideoa ikusteko aukera ere izanen du bisitariak eta, nahi izanez gero, erakusketak sentiarazi diona idatzi eta atondo erdian dagoen zuhaitzean zintzilikatu.