Pasa den maiatzaren 24an “Denborarik gabe” testu labur lehiaketaren sari banaketa ospatu da ikastetxean.
Sari banaketara José Miguel Gastón, Nafarroako Memoriaren Institutuko Zuzendaria, eta Manuel Ibáñez, aipatutako institutuko Memoria Atalburua bertaratu dira. Era berean, Txarli Martínez eta Patxi Abasolo lehiaketaren antolatzaile bezala, Erkuden Goñi zuzendari bezala eta Ainhoa Fernández, Blanca Llorens eta Ana Sanvicens Euskara mintegiaren izenean bertaratu dira.
Jasotako 100 testu laburren artean sarituak izan dira:
Batxilergoa D
- Laura Cilveti (Batx 1J)
- Eman gabe
- Eman gabe
Batxilergoa AG
- Ivet Valerieva (Bach 1A)
- Airán Amondaráin (Bach 1B)
- Irene Bidegáin (Bach 2B)
DBH D
- Urtzi Goñi (4K)
- Alex Hoyas (4K)
- Saioa García (4K)
DBH AG
- Cristina Ruedas (4C)
- Juan Pablo Campos (4D)
- Ibón Soteras (4A)
Batxilergoko irabazleak
Ametsetan hobe
Ez dakit zenbat denbora daramagun ibiltzen baina nekatuta nago, gosez nago eta ez dakit nora goazen. Oso txikia naiz baina aurten 10 arte ikasi dut zenbatzen. Horiexek dira egunero entzuten ditudan bonbak. Batzuetan gehiago entzuten ditut baino ez dakidanez gehiago kontatzen 10 eta 2 bonba entzun ditudala esaten dut. Bidaia luzea egiten ari gara gerratik ihesean. Nik handiei ezin diet jarraitu eta aitak maletan sartzen nau lo egiteko. Egia esanda, hobe nago lotan, esnatuta nagoenean oso gauza itsusiak ikusten ditut, armak eta odola. Nik 4 urte ditut eta ez nituzke gauza horiek ikusi behar. Gerran gaudela badakit egunero hortaz hitz egiten dutelako. Badakit ez dela jolasa ikusi dudanarengatik. Ez dut ulertzen zergatik hil zuten ama merkatuan. Lotan nagoenean itsasoarekin egiten dut amets, itsas lasai batekin, urdin urdina eta olatu txikiekin. Han, amarekin elkartzen naiz eta areazko gazteluak egiten ditugu.
Laura Cilveti (Batx 1J)
El General Director de este sector nos prohibía totalmente establecer cualquier tipo de contacto y relación con los próximos exportados. Tenía miedo, miedo de lo que nos podía suceder a Tom y a mí si nos pillan. Esa misma mañana habíamos ido a comprar pan recién horneado, con el propósito de dárselo a las mujeres y niños que nos veían comer día a día, mientras ellos no probaban bocado y sus niños lloraban desconsoladamente de hambre. Moriría en esta estúpida guerra, pues no volver a ver esos ojos llenos de dolor sería mi gran victoria. ¿Qué tipo de valor es éste? Estoy lleno de ira. Todos me tienen miedo por el simple uniforme con el que visto, el mismo que me pongo cada mañana para supuestamente poner orden en las calles, unas calles que ni siquiera son mías. Moriría para darles vida a ellos. Moriría.
Ivet Valerieva (Bach 1A)
DBH irabazleak
Maite dituzunak agurtu.
Goizean jaikitzerakoan semea altxatu nuen, klasera joan zedin. Egun ederra egiten zuen, leihotik begiratu eta ez nituen ia hodeirik ikusi. Nire gizona agurtu eta azokarantz abiatu nintzen. Bidean lagunak topatu eta agurtu nituen, arratsaldean haiek ikusteko asmoa nuen, edo hala uste nuen behintzat. Erosketa egiten ari nintzela, hegazkinak pasatzen hasi ziren, egunero gertatzen zenez, ez nuen uste ezer berezirik izango zenik. Bost minutu pasata hiriaren kanpoaldetik zetorren soinu ozen eta zorrotz bat entzun zen, momentu horretan nire bizitza betirako aldatu zen. Ongi nekien soinu horren atzean zetorrena, beldurrezko ipuin batetik ateratako soinua, odolean betirako finkatzen zena. Bonbak gure parean erortzen hasi ziren, sirenak jotzen zuen bitartean. Etxera heltzerakoan, ez nuen etxea deitzeko moduko ezer topatu. Hondakinen artean hor zegoen, nire gizon maitea, goizean agurtu nuen hori, eta bere beso sendoen artean, ezkutatuta, nire semetxo maitea, pasa den astean 10 urte bete zituena, une hartan guztia betirako galdu nuela jakin nuen.
Urtzi Ros (4K)
La ropa.
Nos acostumbramos al olor nauseabundo que nos torturaba desde nuestra llegada al gueto de Terezin, al aura densa que generaba el olor del lugar, el aspecto, nuestra hambre y nuestro sueño. O al menos yo me acostumbré a recordarlo. Por aquel entonces yo tenía un hermano pequeño. Sucio, enfermo y lleno de piojos, parecía un muerto en vida. A veces me asustaba verlo completamente quieto y me acercaba alterada a asegurarme de que aún vivía. El susto más grande de mi vida fue cuando mientras me disponía a lavar una montaña de ropa desorbitada, lo encontré entre ella igual de inmóvil. Ardía como la chimenea que ansiábamos tener. Levantó un dedo hacia el cielo señalando el sol que no parecía brillar para nosotros, pues apenas nos ofrecía una luz grisácea tras las nubes negras. Con las pupilas blancas carentes de alma, delirando exclamó “Mira como vuela la ropa”.
Cristina Ruedas (4C)