Joan den astean Udaberriko Azoka ospatu zen Mendillorri BHIn. Asteazkenean, hilak 25, Urak eraikinean eta ostegunean, hilak 26, eta ostiralean, hilak 27, Aintziran. Jende asko hurbildu zen baratzeko mendafin infusio bat edota etxeko bizkotxo zati bat dastatzera. Artisau-produktuak ere erosi ahal izan zituzten (xaboiak eta orri-markagailuak), bai eta baratzeko landareak eta barazkiak (letxugak, tipulak, ilarrak eta babak).
Lanpostuak UCE eta Ikasgela Alternatiboko ikasleek bete zituzten, haiek ere produktuak prestatzeaz arduratu baitziren. Baratza taldeak hezkuntza-komunitateak ekimen horri emandako laguntza eta erantzuna eskertu nahi du.