Mendillorri Memoria duen Institutua proiektuaren barruan, ikasturte honetan, irakasleek zein ikasleek, II. Errepublikaren garaian hezkuntza-errealitatea eraldatu zuten metodologia-ekarpenak lantzen ari gara, baita ere eta berrogei urteko diktadura frankistak eragin zuen atzerapen tragikoa, XX. mendeko 30eko hamarkadan Errepublikaren legezkotasunaren aurka ezarritako estatu-kolpearen ondoren.
Zentroaren hallean Uriz Pi ahizpak erakusketa dago. Bertan, Josefa eta Elisa Uriz Piren esperientzia profesionalak eta politikoak jasotzen dira. Badostaingoak dira, Eguesibarreko herri txiki batekoak, Mendillorritik oso gertu daudenak. Biek bizitza osoa eman zuten emakumeen eta haurren eskubideak defendatzen, eta Elisaren ekimena izan zen Haurren Nazioarteko Eguna ezartzea, NBEk 1954an ofizialki aldarrikatu zuena. Nazioarteko egun hori gaur ospatzen da planetako herrialde guztietan.
Josefak, bere aldetik, ekarpen handia egin zuen, duela ehun urte, Europako aurrerapen pedagogiko modernoak Espainiako hezkuntza-sistema akartonatuan sartzeko, eta horregatik jazarri zuten Gerra Zibilaren aurretik eta ondoren.