Ohitura den bezala, Mendillorri BHIn egun handia izan zen abenduaren 19koa. Goizeko lehendabiziko ordutik nabaritu zitzaien ikasleei antolatutako ekintzetan parte hartzeko irrikitan zeudela eta beraien parte hartze horri esker arrakastatsua izan zen goiza. Eskerrik asko neguko jaialdia borobila izan zedin era batera edo bestera parte hartu zenuten ikasle, irakasle eta bestelako langileei. Esteka honetan egun berezi honetako argazkiak aurkituko dituzue.
Mendillorri BHIko hezkuntza komunitate osoak urte bukaera eta 2026. urte hasiera zoriontsu bat opa dizue.

