Uxue Juarezek, bigarren hezkuntzako irakaslea eta idazlea (poeta, batez ere) delarik, irakurketari buruzko hausnarketa helarazi zien irakasleei: zer den irakurtzea, zer erronka dakarkion irakurketak idazleari… Modu berean, irakurle-motak deskribatuta, irakurle ideal batengana gidatu gintuen: irakule kritikoarengana. Azkenik, liburu-erakusteta erabili zuela, beste formatoko liburuak (albumak, argazkidun liburuak…) irakurtzera gonbidapena luzatu zien bertakoei.