Joan den apirilaren 10ean, bi hizkuntza-ereduetako Batxilergoko 2. mailako ikasleak Civivoxera joan ziren Lluna Producciones konpainiaren Vencidos antzezlana ikustera. Laugarren urtea da gure ikasleek jarduera hau ikusi ahal izan dutena.
Vencidosek Juaniren bizitza kontatzen du. XX. mendean gure aiton amonek bizi zutenaren islada argia izan daiteke Juaniren bizitza: ama 1936ko estatu-kolpearen jarraitzaileek hil zuten, txikitatik aitari kaleko salmentan lagundu behar izan zion 50-60ko hamarkadetan Alemaniara joan zen arte. Alemanian, ehungintza enpresa batean lan eginez pasa zuen bizitza eta zahartu zenean, alzeimerraren eraginez iraganeko oroitzapenak orainaldira ekarri zituen.
Antzezlanaren ondoren, egilearekin eta aktore nagusiekin hitz egiteko aukera ere izan genuen. Benetako luxua, Memoriaren Nafarroako Institutuak finantzatua, eta «Mendillorri, memoria duen institutua» ikastetxeko proiektuaren barruan.