Urriaren 8an, larunbata, belaunaldien arteko transmisioari buruzko tailerrean parte hartu genuen bideokonferentziaz, Portbou herrian (Girona) antolatutako mugaz gaindiko topaketen barruan. Gure ikastetxearekin batera, Gironako Institut Santiago Sobrequés i Vidaleko eta Frantziako Lycée Jules Supervielle d ‘Oloroneko irakasle eta ikasleek parte hartu zuten.
Patxi Abasolo Historia irakasleak Mendillorri, memoria duen ikastetxe bat programaren barruan izandako esperientzia azaldu zuen; ondoren, Gizarte Zientzien modalitateko Batxilergoko 1. mailako lau ikaslek (Atitxo Alsua, Uxue Duran, Cristina Ruedas y Maider Soto) aurreko ikasturtean parte hartu zuten jardueren balorazioa partekatu zuten: haien amatxiei egindako elkarrizketak (Mujeres bajo el franquismo proiektua), Sartagudako belaunaldien arteko topaketa, dantza ikuskizuna, etab.