Joan de apirilaren 7an, 1. Batxilergoko Biologia eta Geologia ikasgaiko ikasleak Zumaiara joan ziren hango Flyscha eta Zumaia eta Debaren arteko marearteko zabalgunea ikustera.
Irudi gehiago: https://goo.gl/photos/uBYa9wATqMouTGNr9
Flysch (eu.wikipedia.org):
Flyscha arroka sedimentario sekuentzia bat da, ozeano sakoneko orogenian garatu dena. Geruza gogorrak (kareharria, arbela edo hareharria) eta bigunak (margak eta buztinak) tartekatzen dira eta tolesdura geologikoak direla-eta geruzok bertikalak edo zeiharrak dira. Egoera ez-horizontal honek higadura errazten du, geruza ugari agerian utziz. Higadura itsasoak egiten badu marearteko zabalgunea era daiteke.
Flysch hitza Bernhard Studer suitzar geologoak erabili zuen lehen aldiz 1827an, Alpeetako hareharri eta arbel geruza sekuentzia izendatzeko. Hitza alemanezko fliessen hitzetik dator (“isuri”), ibaien isuriak sortzen zituela uste baitzuen.
Marearteko Zabalgunea (eu.wikipedia.org):
Marearteko zabalgunea, geologian abrasio-plataforma ere deitua, itsaslabarretan, itsas mailan, agertzen den kostaldeko plataforma harritsua da. Itsasoak itsaslabarrak higatzean sortzen da bi baldintza hauek betez gero: itsasgora eta itsasbeheraren artean alde handia egon eta arrokak geruzez osaturik egotea.