Batxilergoa 2024/25
IES Mendillorri BHIk datorren ikasturtean batxilergoko 4 ibilbide eskainiko ditu:
- Osasun Zientziak
- Ingeniaritza eta Teknologia
- Gizarte Zientziak
- Humanistikoa
1.DBH: Atxikitako eskoletako ikasleak:
Atxikitako eskolak:
- Mendillorri HLHI
- El Lago HLHI
- Beriain HLHI
- Elorri HLHIP
- Mendigoiti HLHIP
- Irulegi HLHIP
- San Miguel HLHIP
DBHko 1. maila egiteko, atxikitako eskoletako ikasleak automatikoki onartzen dira. Baina onarpenaz gain, matrikula egin behar da datuak eguneratzeko eta hautazko irakasgaiak hautatzeko.
Epea Hezkuntza Sailak ikasle atxiki gabeak onartzeko ezartzen duena baino lehenagokoa da. Dokumentazioa eskoletara bidaltzen da, eta eskolek beraiek ekartzen dute institutura, bete ondoren.
Derrigorrezko dokumentazioa:
- Institutuko matrikula-orria.
- Irteera, irudi eta Guraso Elkarteari datuak emateko baimena.
- Alergiei, elikadura-intolerantziei eta bestelako datu esanguratsuei buruzko informazioa.
- NANaren fotokopia (izanez gero) / familia-liburua.
- Osasun-txartelaren fotokopia
- Aurrezki-libretaren fotokopia edo banku-titulartasunaren ziurtagiria.
- Erroldatze ziurtagiria (familia osoa) – garraioa duten ikasleak soilik.
Atxiki gabeko ikasleak:
Mendillorri BHI institutuan edo atxikitutako eskoletan ez dauden ikasleek onarpen prozesua jarraitu behar dute. Esteka honetan aurkituko duzue 2024-2025 urteko DBH eta Batxilergoko aurreinskripzio eta matrikula prozesuen informazioa.
- Epe arrunta: 2024ko apirilaren 8tik 12ra.
- Epez kanpo : 2024ko abuztuak 22 eta 23.
Modu telematikoan (ahal dela)
Matrikula prozesu osoa Educa bidez egingo da. Dokumentu honetan aurki daitezke plataforman sartzeko argibideak.
Matrikula prozesu osorako argibideak aldiz beste esteka honetan aurki daitezke.
Ikastetxera etorrita
Dokumentazioa ikastetxeko bulegoetan ematen da (Aintzira kaleko egoitzan DBHko 1. eta 2. mailetarako, eta Ustarrozeko Kontzejuaren kaleko egoitzan DBHko 3. eta 4. mailetarako eta Batxilergorako).
Derrigorrezko dokumentazioa:
- Onartua izateko eskabidea.
- Institutuko matrikula-orria.
- Irteera, irudi eta Guraso Elkarteari datuak emateko baimena.
- Alergiei, elikadura-intolerantziei eta bestelako datu esanguratsuei buruzko informazioa.
- Erroldatze ziurtagiria (familia osoa).
- Familia-liburuaren fotokopia.
- NANaren fotokopia (ikaslea eta guraso edo tutoreak).
- Osasun txartelaren fotokopia.
- Aurrezki-libretaren fotokopia edo banku-titulartasunaren ziurtagiria.
- Espediente akademikoa.
Ikastetxeko ikasleak:
Institutuko ikasleak automatikoki onartuta daude datorren ikasturterako. Hala ere, matrikula egin behar dute datuak eguneratzeko eta hautazko irakasgaiak aukeratzeko.
Beharrezko dokumentazioa:
- Institutuko matrikula eta datu pertsonalen orria.
- NANaren fotokopia (DBH 4. mailan matrikula egingo dutenek bakarrik).