Historiako informatikari garrantzitsuak

Gaur egun, informatika gauza guztiz normal bat bezala ikusten da, baina hau ez da beti honela izan. Informatika gaur ezagutzen dugun bezala 100 urte baino gutxiago ditu. Informatikak izan duen garapena beste askotaz aparte, hemen agertzen diren informatikariei zor zaie. Hauetako askok, ez ziren informatikariak, haien garaian informatika kontzeptua ere argi ez baitzegoen, normalean fisikoak edo matematikoak ziren.

Informatikari hauek, ez dira oso ezagunak izaten orain dela gutxi enpresa handi bat sortu izan ez badute, Bill Gates eta Steve Jobs bezala; baina hauek beste batzuen laguntza ere izan zuten Paull Allen eta Steve Wozniak hurrenez hurren. Argazkian agertzen diren besteak oso jende gutxik ezagutzen ditu, eta haien artean badago, besteak beste, Tim Berners-Lee interneten asmatzailea (zer egingo genuke gaur egun internet gabe?).

Beste aldetik, informatikaren zientzia aurrera doan ahala gero eta jende gehiago behar da asmakuntza eta aplikazio berriak lortzeko. Lehenengo informatikariek “dena” egiten zuten, gaur egun berriz bakoitza arlo baten eremu zehatz batean espezializatuta egoten da eta horretan bakarrik lan egiten du, beste askoren laguntzarekin gainera.

Honekin beraz informatikaren aitzindari eta  egungo ekarpen interesgarrienak egin dituzten informatikariei buruzko artikulu multzo bat hasten da.

Historiako informatikari garrantzitsu batzuk
Historiako informatikari garrantzitsu batzuk

Argazki honetan ez daude guztiak, baina bai gutxi batzuk.

  • Steve Wozniak
  • Edsger Dijsktra
  • Alan Cox
  • Linus Tordvals
  • Mark Shuttleworth
  • Paull Allen
  • Richard Stallman
  • Bill Gates
  • Eric S. Raymond
  • Alan Turing
  • Steve Jobs
  • Dennis Ritchie
  • Ken Thompson
  • John McCarthy
  • Tim Berners-Lee

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.