FIESTAPP

Izaki gautarra bazara Festapp aplikazioak zure izena darama!senal-de-advertencia_318-28476.png

 

Festapp, 2015-2016ko informatikako ikasleek egindako aplikazioa da. Honi esker, egunero zure inguruko festak guztiak aurki ditzazkezu.

Baina nora joan zalantzatan bazaude, askotan gertatzen den bezala, zer egiten duzu? Guk konponbidea aurkitu dugu: aplikazioan bertan festa bakoitzera zenbat lagun joango diren agertuko zaizu. Baina hori ez da guztia, festa bakoitzeko kokapena nahiz kartelak (informazioa, prezioa, ordutegia) azalduko zaizkizue.

Hau egiteko gelakideok antolakuntza prozesu bat jarraitu dugu. Hasteko taldeka banatu gara eta bakoitzak eginkizun bat bereganatu du, espezializazioa sustatuz eta eginkizun bakoitzeko profesionalak bihurtuz. Osotara zazpi talde sortu ditugu, bi edo hiru partaiderekin. Eginkizunen artean hurrengoak daude: datu-basea, diseinua, egutegia…eta guztiak koordinatzen dituen zuzendaritza ekipoa. Horrela, talde bakoitzak bere eginkizuna bete ondoren koordinazioko taldeak guztia bateratu egingo du.

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.