FESTAPP- Diseinu departamentua

Pantaila-argazkia - al., 2016.eko marren 07a - 12:52:55Diseinu departamentua Leirek eta Paulak osatzen dute eta logoa eta fondoa egitearen erantzunkizuna zeukaten. Hau egiteko Inkscape aplikazioa erabili dute, diseinatzeko aplikazio berezia. Batez ere logoa egiteko prozesuan arazoak izan zituzten, aplikazioaren erabilera nahiko zaila delako ” korapilatsua da eta ez da bat ere argia” esaten zigun Paulak. Horren ondorioz bideo tutorial dexente ikusi behar izan zituzten. Gainera hau egiteko orduan “inolako kanonik ez izatea lana zailtzen zuen” azaldu zigun Leirek, “guztiz asmatu behar izan genuen”.

Fondoari dagokionez, googleren argazki batean inspiratuta dago eta horregatik errazago egin zitzaien.

Bi eginkizunetako (fondoa eta logoa) koloreak aukeratzeko orduan zalantzak izan zituzten kolore asko zeuden eta. Azkeneak kolore gama urdinak aukeratu zituzten ezpazioaren gaiarekin lotuta eta gauari erreferentzia eginez.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.