Ikastetxeko hainbat gomednio orokor

IKASTEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN IKASLEEKIN KONTUAN HARTZEKO HAINBAT GOMENDIO.

GELAN

Zenbat eta distrazio gutxiago eduki alboan hobe, zenbat eta denbora gehiago egon adi, portaera disruptiboak pairatzeko aukera gutxiago. Horregatik:

  1. Zailtasunak dituen ikaslea distrazio gutxien eduki ditzakeen lekuan kokatu.

  2. Saiatu gelako atzealdean ez esertzen, ezta leiho eta pasiloaren alboan.

  3. Hobe da irakaslearen alboan eserita egotea (laguntzeko, arreta erakartzeko…), edo behintzat irakasleak orokorrean azalpenak ematen dituen tokitik gertu.

  4. Bere antzeko profila duten ikasleetatik urrun.

  5. Gomendagarria da irakaslea gela osotik mugitzea ikasle guztienagana iristeko.

  6. Saiatu begizko kontaktua mantentzen.

  7. Egokiagoak dira gela “ordenatuak” (ilarak, banakako mahaiak…).

  8. Saiatu ahal duzun neurrian talde lanak saihesten. Eta dagoen kasuetan saiatu ahalik eta gehien antolatzen.

  9. Ez frustratu bere errendimenduagatik, ez bota toalla. Saiatu trasmititzen bere gaitasunean sinesten duzula, baina horretarako esfortzatu eta antolatu behar duela.

  10. Jakinarazi behar duen guztian laguntzeko prest zaudela.

GELAKO JARDUERAK

  1. Zailatasunak dituzten ikasleak erratzasunez aspertzen dira, nahiz eta zu izan klasea ematen ari dena.

  2. Gelako erritmo aktiboa mantentzen saitu. Tono monotonoa saihestu.

  3. Saio berdinean jarddera ezberdinak tartekatzen saiatu, klasea arinago izan dadin eta arreta mantentzea erraztuz.

  4. Arreta jarraituko denbora eta beste ikasketa aktiboko denbora orekatu.

  5. Talde ariketetan, taldekide bakoitzari paper bat egokitu, informazio zehatza, taldean konpartitzeko.

  6. Sarri interaktuatu (ahoz zein fisikoki) zailtasunak dituen ikaslearekin. Bere izena erabili berari zuzentzeko. Nota pertsonalak idatzi irakasgaiko oinarrizko elementuekin.

  7. Argibideak ematerakoan “pausoz pauso” erabali. Argibide bat baina gehiago emanez gero aldi berean, gehienak ahaztuko ditu.

  8. Argibide bat baina gehiago emandakoan, berak errepika ditzala eskatu. Horrela jakingo duzu ulertu duen edo ez.

  9. Zehatza izan (ez du balio “lanean hasi” baizik eta “egin ….. mesedez”)

  10. Ikasgai laburrak eskaini. Luzeak diren kasuetan saiatu zatitzen.

  11. Ikaslearen arreta inplikatu saioaren aurkezpenean (ideai nagusiak edo hitz klabeak arbelean idatzi…).

  12. Aurkeztutako informazioaren irudi mentala garatzera bultzatu ikaslea.

  13. Sortzaile izan. Irakatsiz, motibatuz eta etretenituz lan egin. Zenbat eta erakargarri eta estimulatzaileagoa izan irakasgaia orduan eta azkarrago eta hobeto ikasiko du.

Gelako egokitzapenak askabin:

1. Egokitutako materialen erabilera.

2. Denbora gehiago eskaini.

3. Ariketa kantitatea murriztu.

4. Ariketa aukera ezberdina eskaini.

5. Planteamentua sinplifikatu.

6. ACI ez esangurtsua gelan.

7. ACI esanguratsua gelan.

8. Arreta pertsonalizatua gelan jarraipena egiteko. Gelaren antolakuntza (irakasletik gertu, ikaskide jakin batetik gertu, gelako aurrealdean…)

9. Jarraipen orria egin.

KUADERNO ETA LANAK:

  1. Kalitatea garrantzitsuagoa da kantitatea baino.

  2. Ikasleek antolakuntzan dituzten arazoak direla eta hobe da espiral kuadernoak erabiltzea.

  3. Zailtasunak dituzten ikasleak erraz desanimatzen dira. Ariketa kantitatea laburtu (20 beharrean 5 bidali). Orri bakoitzean 1 edo 2 jarduera erabiltzea gomendagarria da.

Lanen egokitzapenak askabni:

1. Agedaren erabilera gainbegiratu.

2. Etxeko lanen eskakizunak egokitu.

3. Lan luzeak zaitu, laburragoengatik ordeztu.

4. Edukiaren kalitateari garrantzi gehiago eman kantitateari baino.

5. Kontuan hartu zailtasunak lanen aurkezpenen kalitatean.

6. Malgutasuna izan, justifikatua, lanen aurkezpen egunekin.

7. Lan autonomoa baloratu bereziki.

8. Ikaskideren batekin harremantzen lagundu.

AZTERKETETAN

Zein da azterketa baten helburua? Zer da zuk, irakasle moduan, neurtu nahi duzuna?

Nahiz eta ezagutzak izan, zaila izan daiteke formatu edo denborara egokitzea distraitzen direlako, denbora ez dutelako ongi kudeatu, hastea kosta zaielako edo blokeatuta geratu direlako datu zehatzen batekin.

  1. Azterketa egiterakoan ahalik eta girorik lasaiena eta distrakziorik gabea eskaini.

  2. Altuan irakurri galderak eta argibideak azterketa baino lehen.

  3. Enuntziatua arretaz irakurtzen duela ziurtatu eta azpimarratu lagungarri izan daitezkeen hitzak.

  4. Frogatuta dago ikasle hauek froga luzeetan eta denbora mugatuarekin emaitza txarragoak lortzen dituztela.

  5. Azterketa bat egiterakoan saiatu galderaz galdera joan dadila. Lehenengo galdera ongi ulertuta duela ziurtatu ondoren denbora bat eman erantzuteko eta ondoren hurrengora pasa (horrela jarraitu besteekin). Argibide labur eta zehatzak. (Orri bakoitzeko galdera bat).

  6. Zentzuzkoa izan. Matematikako 20 ariketa jartzeak, hainbat eragiketekin eta prozedura berdinarekin, porrotera bideratzen du eta ez du barneratutakoa baloratzeko aukerarik ematen.

  7. Saiatu ahalik eta zehatzena izaten azterketako galderak egitean. Saihestu galdera orokorrak. “Gaia azaldu” moduko galderetan kontuan hartu erantzunak antolatzerakoan dituzten zailtasunak, beraz erraztu erantzunen antolaketa (galdera posibleak)

  8. Gehitu daitezke arretarako lagungarri diren notak. Adibidez:

Adib.. egokitu gabe:

1.-Kopiatu 3.eta 4. poemako bertsoak, borobildu errepikatzen diren hitzak eta idatzi nola deitzen zaion errepikapen mota horri.

Adib. egokituta:

1.- 3.eta 4. poemetako bertsoak kopiatu.

2.- Errepikatzen diren hitzak borobildu.

3.- Nola esaten zaio errepikapen mota horri?

  1. Koloreak gehitu daitezke!!

  2. Erantzun motxeko galderak erabili. Test motakoak.

  3. Ez izan gaiztoa “galdera tranpekin”, soilik adierazten dute irakurketan duten arreta maila. Zoritxarrez ikasle hauek arreta arazoak dituzte.

  4. Ahozko azterketak egin. Soilik ikasle zehatz bati egin behar badiozu, bakarka egin.

  5. Azterketak maiz baina galdera gutxiagorekin egin.

Ebaluazioko egokitzapena askabin:

1. Denbora nahikoarekin jakinarazi azterketa.

2. Plangintzan eta proba egitean laguntza eman.

3. Denbora kontrolatzen lagundu.

4. Proba egiteko denbora gehiago eman.

5. Galderak ulertu dituela ziurtatu edota ulertzen lagundu adibideen bidez, enuntziatuak irakurriz edo ahozko laguntza emanaz.

6. Hainbat froga-mota tartekatu: ahozkoa, idatzia, test…

7. Iraupen motzeko frogak burutu.

8.Antzemate erantzunei lehentasuna eman sormenekoei beharrean.

9. Entregatu aurretik galdera guztiak erantzun dituela ziurtatu.

10. Beste faktoreak kontuan hartu ebaluatzerakoan: eguneroko lanak, esfrotzua…