Tutoretza Plana

Tutoretza saioetan landuko diren gaiak zehazten ditu tutoretza planak.

DBHren oinarrizko helburuetako bat ikaslegoaren garapen osoa lortzea da. Horretarako tutoretza ekintzaren beharra dago, ikasleak pasatzen duen trantsizio etapa honetan ikasketa prozesua eta arduratzen duten gaien inguruko hausnarketa pertsonal zein taldekoa bideratzen duten jarduerak burutu ahal izateko.

Zentzu honetan tutoreza saioak ikasleentzat garrantzi handikoak diren arloetan irakaslegoaren heziketa ekintza osatzen du.

Tutoretza irakasle funtzioaren oinarrizko ezaugarria da. Tutoritzaren bidez heziketa pertsonalizatua eta integrala burutzen da. Bigarren hezkuntzan, tutoretza ekintzak laguntzen du heziketa integral horretan, ikasle taldearekin, familiarekin eta irakasle taldearekin  eskuhartzeko tresnak eskainiz irakaslegoari.

Tutorearen funtzioak zabalak eta konplexuak dira: programatu eta planifikatu,, erabakiak hartu, koordinatu, beharrak antzeman eta baloratu, lagundu, orientatu, ebaluatu, aholkuak eman… Funtzio hauek biderkatu egiten dira taldeko dibertsitatea dela eta.

Horretarko bigarren hezkuntzako zentroetan tutoreak aholkatzeaz arduratzen den taldea orientazio departamentua da, baliabide eta teknikak eskainiz funtzio multzo hori modu egokian garatu ahal izateko. Aldi berean, tutore ezberdinen arteko ekintzen koordinazioa burutu behar du, beraiekin ikasle zein familien eskuhartze programa orokorrak planifikatuz.

Nafarroan tutoretza ekintza baten esperientzia. 

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.