Aniztasunaren Trataera

Aniztasunaren trataera ikasle bakoitzaren ezaugarri eta beharretara egokitzen den heziketa bermatzen duen printzipioa da. Hezkuntza sistemak banako ezberdintasun eta heldutasun erritmo indibidualetara egokitzen diren neurri malguak eskaini behar ditu.

Ikaslegoaren aniztasuna hezkuntza zentroetako eguneroko ogia da eta beraz irakaslego guztiaren aldetik normalkuntza, arreta pertsonalizatu eta inklusio irizpideak jarraitu behar dira. Ikastetxeek  osatzen duten aniztasunaren tratamentua planak ikaslego osoari erantzuna emateko ohiko eta ezohiko neurriak bildu behar ditu.

-Hezkuntza behar bereziak.

-Baliabideen zentroa: CREENA.

Inklusioak pertsona guztien ezberdintasunen legitimitatea onartzea suposatzen du, hezkuntz testuingurua aberasten duen balio moduan ikusiz dibertsitate hau. Benetako inklusioak gure ikastetxeetan ezberdintasunak berdintasun eskubidearekin bateragarri egitean datza, ikasle guztientzat bidezko tratua bultzatuz.

-Inklusio proiektuak.(arautegia, baliabideak, programak…)

Aniztasunaren tratamentuaren inguruan ikastetxeak sortutako dokumentuak:

Hainbat gomendio orokor

Ebaluazioa burutzeko gomendioak

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.