Ikurriña Nafarroan

Pasa den 2017ko otsailaren 13an, Ikurren Legea (Ley de Símbolos) indargabetzeko bozkaketa egin zen Nafarroako parlamentuan. Boterean dauden lau alderdi politikoek proposatutako indargabetzea aurrera egin zuen PSN, PPN eta UPN alderdien aurkako botoekin. Honek guztiak astoramendua eragin du, batez ere, indargabetze honen kontrakoengan. Baino, zer ahalbidetzen du lege hau indargabetzeak? Ba, Nafarroako udaletxeek 2003. urtetik zintzilikatu ezin izan duten eta artikulu honen gaia izango den bandera zintzilikatu ahal izatea: Ikurriña.

 

Ikurriña, Gazteluko Plazako Iruña kafetegian diseinatu zen 1894. urtean Luis Arana Goiri-ren eskutik. Honek, bere anaiaren ideiak irudikatu zituen. Bandera bigurutzedun honek, San Andres-eko bandera karlista emulatzen du, eta Nafarroa osoak Foru-Diputazioari harrera emango zion Castejón-go aberriaren ekitaldirako prest egoteko, arin ehundu zuen Juana Irujok.

Aspaldiko hainbat argazkik erakusten dute Ikurriña ekitaldi eta erromeria askoren buru izaten 1936. urtera arte. Frankismoan debekatuta izan zen bandera, ezkutuan iraun zuen manifestaldi eta ehorzketetan pegatina, estandarte, etab.-etan bihurtu baino lehen. Hortik aurrera, oso denbora gutxian udaletxetako balkoietan ikus zitekeen.

1977ko urtarrilaren 16an, Etxarri-Aranaz-en bildutako Euskal Lehendakarien Taldeak Gobernuari Ikurriña legeztatuarazi zion, ezezkoa jasotzekotan dimisioa aurkeztuko zutelarik. Hiru egun geroago, Gobernuak baiezkoa eman zuen. Orduan, Euskal Herria eskuz eginiko Ikurriñez bete zen, industrialak iritsi ziren arte.

Iruñea izan zen ofizialki bandera igo zuen lehen Euskal hiriburua. “Espero que nunca olvidéis el momento que estamos viviendo” esan zuen Erice lehendakariak, Udaletxeko Plaza betetzen zuen jendea Grisak zartakokadaka bota baino lehen. Ikurriña frankistak minorian zeuden udal guztietan kokatzen joan zen. Kaleak, peñak, txokoak,… gorriz, berdez eta txuriz tintatzen joan ziren. Aoiz eta Atarrabiako udalek, beste batzuen artean, erreferendumak egin zituzten ezezkoa jasoko zuten beldurrez. Ala ere, gehiengoak baiezkoa eman zuen eta, beraz, bandera kokatu zuten ere. Aniztasun eta errespetu seinale moduan inork ez zituen ez Nafar, ez Espainiar banderak kendu.

Baina norbaitek hau gelditzea erabaki zuen. Bakarrik Etxarri Aranaz-en guardiak kendutako banderak 50 aldiz birjarri zuten zinegotzi eta auzotarren artean. Ikurriñak hainbat udaletxe nafartarretan zintzilik jarraitu zuen 25 urte geroago, Aznar presidenteak zuzendutako alderdiak Ikurren Legea (Ley de Símbolos) delakoaren bitartez Ikurriña jartzen zuten edozein udal edo lehendakari gogor zigortzen hasi zen arte.

Orain, lege hau ezarri eta 14 urte geroago, Ikurriñak ikusiko dira berriro udaletxetako balkoietan, Nafar eta Espainar banderekin batera, haizeak eraginik astintzen.

 

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.