Europa Lander, bizitza aurkitzeko helburua

Estatu Batuetako instituzio politikoak gutxietan egiten dio eskaera bat NASA-ri. Baina 2015.urtearen amaieran agentzia espazialari  Europan (Jupiterreko satelitean) bizia aurkitzeko misio bat egitea eskatu zuten

Pasaden urteko misio honetako lehenengo datuak, sondaren diseinua orbitadore batekin osatuta egon behar zela zioten. Honek 2 etapaz osatuta egongo zen, lehenengoa erabili eta botatzeko balaztari batez eta bigarrena gainazalera beheratuko zen eta sonda lurreratuko zuena, sky crane teknika erabiltzen. Gainera tetraedro forma izan beharko zuen.

Baina hilabete hauetan diseinua eboluzionatuz joan da eta NASA-k misioaren pe-Fase A -ren informea argitaratu du, eta EMFM-ren diseinuarekiko aldaketa handiak egin dituzte. Orain lurreratzaileak lau hanka ditu eta misioaren helburua ez da Europan bizitzarako kondizio egokiak aurkitu, bizia aurkitu baizik.  Misio berria CRO izeneko orbitatzaileaz osatuko da, sonda Europara bidaltzea eta Lurrara informazioa transmititzeaz arduratuko da.

https://commons.wikimedia.org/wiki/File:JIMO_Europa_Lander_MissionRUS.jpguko da.

Kostu handiak sahiesteko Europa Lande ohizko bateriak eramango ditu satelitearen gainazalean gutxi gorabehera 40 egun bizirauteko. Misioaren bizia luzatzea ez du zentzu handirik, Jupiterrek sortzen duen erradiazioarengatik CRO orbitatzailea hilabete bat baino gehiago bizirautea ezinezkoa egiten duelako, orduan ezingo du Lurrara informaziorik bidali.

Sondako beso robota, gutxienez lurreratzearen ingurutik 10 lagin hartuko ditu eta dituen instrumentuetara bidaliko ditu. Hauek zentimetro kubiko gutxieneko sustantzia organikoak detektatzeko gaitasuna dute. Bilketa sistema, gutxienez 10 zentimetroko sakontasuna zulatzeko gaitasuna izango du. Nahiz eta Europa Lander ezingo duen zuzenean Europak duen barruko ozeanoa ikertu, ez da bizitza aurkitzeko eragozpena izango. Misioak duen mikroskopioak izotzak duen gatz, sustantzia organikoen konposizioa  eta mikroorganismoak aztertzeko gaitasuna izango du.

Misio hau Obamak eskatua da eta Estatu Batuko lehendakari aldaketarekin ez dakigu behar diren kostu altuak onartuak izango diren. Bizia Europan ote dagoen 2031. urtetik aurrera jakingo dugu.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.