The Walking Dead

Seguraski telesai honen izena ezaguna egingo zaizu, gaur egun oso famatua den telesaietako bat delako.

The Walking Dead Robert Kirkmanen komiki homonimoan oinarritutako eta Frank Darabont eratutako telesai estatubaturra da. Drama, zientzia fikzio, akzio eta beldurrezko telesaia da. Honek 2010eko urriaren 31n estreinatu zen bere lehenengo denboraldiarekin eta izandako harrera onarengatik bigarren denboraldiarekin jarraitu zuten, 2011-ko urriaren 11an estreinatu zena.

Telesaia mundu postapokaliptiko batean oinarrituta dago, non Rick Grimes (Andrew Lincoln) izeneko polizia komatik esnatu eta zombiez beteriko eta poblazio gabeko munduan aurkitzen da. Hortik aurrera, bere familia aurkitu eta talde baten buruzagi bihurtuko da. Telesaian ikus dezakegu talde honen partaideak biziko dutena zombien aurkako eta beste taldeen aurkako borroketan.

The Walking Dead 7 denboraldi dauka, zazpigarrenaren lehenengo partea 2016ko urriaren 23an hasi zen eta bigarren partea 2017ko otsailaren 12an. Gainera 2017ren amaieran zortzigarren bat izango dugu.

Lehen esan dudan bezala lehenengo denboraldia oso arrakasta handia izan zuen eta hainbat sari lortzeko nominatua izan zen, haien artean, Golden Globe Awardsen 68 edizioan dramazko telesil hoberena izateagatik.

Andrew Lincoln-ez gain beste aktore asko agertzen dira, adibidez Norman Reedus, Steven Yeun, Lauren Cohan edota Chandler Riggs, 10 urtekin telesaiean asi zena, etb.

Neure ikuspuntutik oso interesgarria eta emozio beteriko telesaia da. Poza, beldurra, pena, intriga eta emozio gehio sentitu nahi badituzu benetan gomendatuko nizuke telesaia ikustera animatzea.

Pertsonai batzuk (https://www.flickr.com/photos/jiff01/14741135171)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.