OSM- Nola sortu da?

Kartografia produkzioa:

Teknika

Hasierako datuak boluntarioek jaso zituzten hutsetik, landa-lan sistematikoari esker, erabilita eskuko GPS aparailuak, ordenagailu eramangarriak edo ahots grabagailuak.

Datuak bilduta, OpenStreetMapeko datu basera pasatzen ziren.

 

Gaur egun lan bera askoz ere bizkorrago egiten da, aireko argazkiei eta informazio iturri komertzial zein publikoei esker. Horiei esker, informazioa askoz ere zehatzagoa lortzen da.

Datu mordoa batzen denean, talde teknifikatu bat arduratzen da datuak moldatzen eta inportatzen.

 

Nola jasotzen da informazioa?

Tokian tokiko boluntarioek jasotzen dute informazioa, eta hauetako askorentzat lan hau hobby-a bihurtzen ari da. Oinez, bizikletaz edo autoz baliatuta egiten dituzte bidaiak, eta GPS gailuak erabilita, arrastoak eta intereseko puntuak harrapatzen doaz. Horrekin batera, zenbaitek ohar-bloka, grabagailua edo argazki kamera digitala erabiltzen dituzte, eta azken aldian, telefono adimendunak.

Batzutan datu biltzaileek ohitura dute bertakoei galdetzeko, zenbait kasutan beraiek baino hobeto ezagutzen dituzte-eta bazterrak (kaleen izenak, zirkulazioaren noranzkoak, etab.). Ondoren, informazio hori guztia ordenagailura pasatu eta bertatik OSMren datu basera igotzen da.

Zenbait lagunek sistematikoki beren hiria edo bizilekua kartografiatzen dute, harik eta inguruak erabat landuta ikusi arte. Batzuetan, gainera, mapping parties direlakoak antolatzen dira hauek bilera bereziak dira non OSM proiektuan ari diren boluntarioak elkartzen dira, informazioa trukatu, elkarri lagundu eta falta diren eremuak osatzen dituzte.

Datutegi publikoak

OpenStreetMap-en lizentziakherri erakundeen datu publikoak era bateragarrian askatzeak posible egin du, horrela, informazio geografiko hori guztia inportatatu izan ahal da datu basera. AEBei dagokien informazio gehiena era horretako informazio iturrietatik dator, legeak behartzen baitu gobernu federala datuok publiko egitera. Horixe gertatu da ondoko kasuetan:

  • Landsat 7 satelitetik datozen irudiak.( Satelite Estatubatuarra)
  • Prototype Global Shorelines (PGS) delakoaren kobertura bektorialak.
  • TIGER datuak AEBetako Errolda Bulegokoak.

Zenbait agintari lokalek ere askatu egin dituzte beren aireko argazkiak, eta herritarren esku jarri dituzte OpenAerialMap-en bidez.

Espainian Institutu Geografiko Nazionalak (IGN), herrialdeko kartografia ofiziala sortu, gorde eta merkaturatzeaz arduratzen den erakunde publikoa da. 2008ko apirilean aldatu du lizentzia era askotara erabili ahal izateko.

 

Datutegi Komertzialak

Zenbait enpresak datuak eman dizkiote proiektuari, horien artean, nabarmentzekoa da Automotive Navigation Data (AND) Holandako enpresak. Yahoo! enpresak ere baimena eman zion OpenStreetMap fundazioari bere aireko fotografiak erabiltzeko.

 

Datuen Formatua

OpenStreetMapek datu egitura topologikoa erabiltzen du. OSM kartografiaren oinarrizko elementuak dira:

  • Nodoak: Puntuak dira, eta kokapen geografiko zehatzak jasotzen dituzte.
  • Bideak (ways): Nodo zerrenda bat da, non polilinea edo poligono bat irudikatzen duena.
  • Harremanak: Nodo, bide eta beste harreman sortak dira.
  • Etiketak: Nodoak, bideak edo harremanak zehazteko erabiltzen dira. Etiketa batek bi elementu ditu: giltza (key) eta balioa (adibidez: higway=trunk).

Mapa bateko ezaugarrien ontologia (bereziki etiketen esanahia) wiki baten bidez gordetzen da.

Softwarea

OpenStreetMap heldu eta bere datu basea kalitatez eta estalduraz hobetu ahala, ekosistema bat sortu da haren inguruan, erreminta informatiko eta zerbitzuz osatua, eta datu iturri sendoa bihurtu dute, berorren gainean proiektu konplexuak eusteko. Esate baterako, hainbat aplikazio sortu dira kartografia editatu, tratatu eta aurkezteko, eta datu horiek erabiltzen dituzte orain arte pentsatu ere ezin ziren era sortzaile, produktibo eta ustekabekoetan.

Oinarrizko edizioa bideoa:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=8gRk20d6UOA[/youtube]

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.