JAMENDO

Jamendo, Pierre Gerard sortutako sarearen musika proiektu erakargarri eta interesgarri baten izena da. Musika dohain entzutea eta deskargatzea baimentzen digun lekua da. Eskubideen kudeaketa sozietaterik (SGAE edo bezalakoa) gabeko musika bezala ulertzen da musika librea. Musika librearen artistak bere eskubideak lizentzia berezien bitartez babestea aukeratzen dute, eta ez esklusiboak Creative Common edo Arte Libre eskaintzen dituztenak bezala. Musika librea ez du zertan musika doaina edo autorearen eskubide gabekoa izan behar. Zenbait eskubide erreserbatuzen dituen musika baizik. Artistak aukeratutako lizentzia, baimendutako erabilerak eta baldintzak zehazten dituena da.

 

Baina Creative Commonen lizentzien erabilerei esker, Jamendo doaina eta legezkoa izan daiteke aldi berean. Lizentzia hauek haien hedapena eta deskargak legezkoak izatea egiten dute. Artista bera da lizentzia hauek aukeratzen dituena eta gero, Jamendok, hauen hedapen plataforma eta sustapena.

 

Creative Common artistei bere eskubideak babestea baimentzen dien lizentzia dohainak eskaintzen ditu. Lizentzia hauen erabilera oso erraza da eta ingurune digital batera primeran egokitzen dira. Ez dira esklusiboak eta babes hauen artistari edo titularrari haren musikaren erabilera publikoari baimentzen dio, bereziki erabilera pribatua denean (deskargak, kopiak…). Bitartean, erabilera komertzialak, jatorrizko lanen eraldaketak edo askatasun mailak (sofware librearen zentzuan) muga ditzake, bere nahiaren arabera.

 

Laburbilduz, Jamendo musikaren inguruan sortutako komunitatea da, non artistak bere musika dohain igotzen duten eta publikoa era berean deskargatzen duten. 2005. urtean sortua. Artistak zein album kopuruak era nabarmenean igo dira geroztik.

 MusikHerria

Gainera, MusikHerria daukagu Euskal Herrian. Sortutako egitasmo herritar eta kulturala da. Musika sorkuntza, produkzio, ediziorako eta zabalpenerako. MusikHerria herri disketxea, musikariok osatutako egitasmoa da. Honen helburua musika egiten dutenei eta musika gustatzen zaienei errekurtsoak modu errazean hurbiltzea da, laguntza kolektiboa bultzatu nahi duena. Musika egiteko, produzitzeko eta kontsumitzeko gaur egun dagoen eredu komertzialetik urrundu nahi du, beste eredu herritarragoari hurbiltzeko, garai berriotara egokituz.

 Bideoa

Hona hemen Jamendo orrialdeak eskaintzen diguna:

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=G0tFbQsOSBw[/youtube]

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.