OSM (OpenStreetMap)

Open Street Map proiektu bat da, elkarlanean oinarrituak, eta erabiltzen da egiteko mapa libre eta editagarriak.Mapa horiek informazio geografikoak erabilita egiten dira, eta harrapatuta daude GPS ibiltari,ortoargazki eta beste informazio iturri batzuen bidez.

2009ko irailean proiektuak 160.000 erabiltzaile baino gehiago zituen bertan izena emanda eta horietatik 14.000 inguruk hilero egiten zuten edizio lanen bat datu basean.Denbora pasa ahala erabiltzaile kopurua alda egin daiteke.Egunero, 25.000 km berri gaineratzen zaio OSM proiektuari, errepidez eta kaminoz, denetara duela 34.000.000 km bide, gehitu ez diotelarik beste daturik.Datu basea tamainaz 160 Gb-ten gainetik dago eta egunero 10en bat Mb gehitzen doa datu konprimituetan.

Programa honek hainbat ekimen komertzial bultzatu ditu, hala nola, MapShare Tom Tom empresak sortutakoa edo MapMaker Googlek sortua, zeinen bidez animatzen baitira zerbitzuotako erabiltzaileak eurok osatzera, bere kartografia eguneratuz eta zuzenduz eta datu gehiago sartuz.

HISTORIA

2004ko uztailean Steve Coast ingelesak OpenStreetMap sortu zuen, ez baitzegoen ados Ordnance Survey Bretainia Handiko agentziarekin, jakinda zelako prezio garestiak kobratzen zituen bere informazio geografikoa erabiltzeagatik.2006an OSMk Ingalaterrako eta Galesko erregistroan izena eman zuen fundazio gisa: “OpenStreetMap fundazioa nazioarteko erakundea da, datu geoespazialak libreak sustatzea, garatzea eta banatzea eta guztiekin partekatzea helburua duena”.

2006anYahoo enpresak OSMk erabil litzakeela bere aire argazkiak datu basetzat mapak sortzeko.2007an, Automotive Navigation Data (AND) Herbehereetako enpresa batek hainbat datu eman zizkion dohainik OSM fundazioari eta, hortaz, Herbehereetako informazio pilo zegoen. Geroago, proiektu independente bat egin zuten aireko argazkiez osatutako datu base bat eratuz.Bestalde, TIGER datu baseko geodatuak inportatu ziren OSMn. Honen ondorioz, erakunde handiak hasi ziren OSMeko datu basea erabiltzen eta horien artean Oxford unibertsitatea, bere webgunerako.

2008ko urtarrilean beste funtzionalitate bat sortu zen OSMren kartografia GPS aparailuetan jaisteko, bereziki hiri txirrindularitza eta zikloturismoari begira. Otsailean hainbat ikastaro egin ziren, irakasteko zelan sortu OSM datuak Indian. Martxoan OpenStreetMap fundazioak iragarri zuen 2,4 milioi euro jaso zituela finantziaziotzat CloudMade enpresarengandik, honek ordainetan erabiliko dituelarik aurrerantzean OpenStreetMapen datuak.

2008ko uztailean, The State of the Map 2008 egin zenean Limerick hirian, Irlandan, jakitera eman zen OpenStreetMap proiektuak 45.000 erabiltzaile zituela izena emanda.2008ko azaroan OpenStreetMap fundazioak eta GeoBase.ca ekimen publikoak iragarri zuten bigarrenak eman ziola dohaintzat lehenengoari bere geodatu guztiak Kanadari buruz. Ordura arte, berau izan zen OpenStreetMap proiektuak jasotako dohaintzarik handiena.

2009ko urtarrilean Frantziako agentzia katastralak baimena eman zion OSMri WMS zerbitzua erabiltzeko geodatuak bektorizatzeko.

ETORKIZUNERAKO PROIEKTUAK

2009ko apirilean Wikimediako adar alemaniarrak iragarri zuen Berlinen, bere garatzaileen bileran, 15.000 euro emango zizkiola proiektu pilotu bati, lankide duela OpenStreetMap, proiektu biak lotzeko. Erabaki horrekin errazago txertatu nahi da OSMren base kartografikoa Wikipedian, beronen artikuluak ilustratu eta aukera emateko edukiak lotzeko alde bietara.

Oinarrizko edizioaren bideoa

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=MuDU8m50C5M[/youtube]

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.