BIDEZKO MERKATARITZA

 

BIDEZKO MERKATARITZA

Bidezko merkataritza garapen bidean dauden herriek merkataritza egitura nagusian pairatzen duten esplotazio-egoerari aurre egiten dion gizarte mugimendu eta ekimen ekonomikoa da. Merkataritza honetan, aldatzen diran ondasunetan ekoizpena eta merkataritza haurren esplotazioa ez dute egiten, gizakien eskubideak erresetatuz, ingurumena zainduz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna zainduz, ekoizleei prezio duin bat ordaintzen dutela ziurtatzen dira. Ere bai, garapen bidean dauden herriei garapen autonomorako bidea zabaltzeko aukera gisa hartzen da, zuzeneko laguntzak baztertu egiten baitute.

Gobernuz kanpoko erakundeak bidezko merkataritza sustatzen dute, produktuak saltzeko dendak sortzen eta bestelako bitartekoak eratuz… Elikadura produktuak eta artisautzako produktuak dira proposatu direnak bidezko merkataritzan, txokolatea eta kafea, produktu horien merkataritza kontrolatzen duten multinazionalen bitartez herri askotako nekazari eta ekoizle txikiei baldintza gogorrenak inposatzen zaizkien produktu-merktuak.

10 irizpide ezartzen dituzte, eta bidezko merkataritzan lan egiten dituzten erakundeak bete behar dituzte:

  1. Aukerak sortzea desabantaila ekonomikoak dituzten ekoizleentzat: Erakunduen helburu bat pobrezia murriztean datza. Ekoinle txikiei laguntzen die, bai familia-enpresa independenteei bai erankundetan bildutakoei. Beraien helburua pobreziako eta diru-sarreren ezegonkortasuneko egoeratik, laguntza ekonomikorik eta proiorik behar ez duen egoerara igarotzea. Helburu guztiak lortzeko ekintza-pana gauzatzen dute.
  2. Galdentasuna eta erantzunkizuna: Kudeaketan eta merkataritza-harremanetan erakundea gardena da. Erantzukizuna du interes-talde guztiek bere produktuen informazio guztia ematen dietelako erosleei eta betetzen dituzte denak. Langileek, kideek eta ekoizleek ere erabakiak hartzeko aukera dituzte. Guztiok informazio egokia dute.
  3. Bidezko merkataritza-jarduerak:Erakundeak baztertuta dauden ekoizle txikien gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-ongizatearen onerako komertzializatzen du, kezkatuta, eta ez ditu irabaziak handitzen haietaz baliatuz. Arduratsua eta profesionala da konpromisoak garaiz betetzen. Hornitzaileek kontratuak errespetatu eta produktuak garaiz eta kalitate eta zehazpen egokiekin entregatzen dituzte.Bidezko merkataritzako erosleek ezagutzen dituzte erosle eta hornitzaileek aurre egin behar dieten finantza-desabantailei, eta eskaerak dokumentuak jasotzen direnean eta atxikitako jarraibideen arabera ordaintzea bermatzen dute. Eskatzen badute, % 50 gutxienez aldez aurretik ordaintzen dute. Hegoaldeko bidezko merkataritzaren hornitzaileek erosleen aldez aurretiko ordainketa bat jasotzen dutenean, ordainketa hori, bidezko merkataritzako produktuak egin edo garatzen dituzten ekoizle edo nekazariei emango diotela ziurtatzen dute.

    Erosleek, eskaerak atzera bota edo baztertu aurretik hornitzaileekin kontsultatzen dute.

  4. Bidezko prezioa ordaintzea: Bidezko prezio, adostu duten prezio da. Honek ez du esan nahi merkea izan behar denik, nolako lana eta zenbat denbora… lan egin duten araberako prezioa baizik. Hau da, zenbat eta produktu bat lan gehiago behar, orduan eta garestiakoa izango da, langileei ongi ordaintzeko.
  5. Haurren lanik eta behartutako lanik ez egotea ziurtatzea: Erakunde batek ziurtatzen du ez dagoela beharrezko lanik eskulanean edota etxeko kide edo langileen artean. Haurren bat parte hartzen badu, jakinarazi behar du, eta ez du eragin negatiborik haurren ongizatean, jolasteko beharrean…
  6. Ez baztertzeko, genero-berdintasuna lortzeko eta elkartzeko askatasuna(sindikala) izateko konpromisoa: Bidezko merkatuan berdintasuna dago pertsona guztien artean, berdindu emakumea ala gizona, arraza, leina, erlijio, ezgaitasun, sexu-orientaziioa, generoa… guztiok berdin lan egiteko eskubidea dutelako. Eta guztiok( lan eremu berdinean baldin badaude), berdin irabaziko dute. Emakumeak ere goi postu batean egon ahal dira, eta talde handi bat gidatu.

    Langile bakoitza ze lan eremuan lan egin nahi duen errenpetatzen da. Eta lan eremu bakoitzean ordezkari bat dago. Begiratzen duen ez dagoela inork bazterturik eta soldatak ongi daudela.

  7. Lan-baldintza onak bermatzea: Erakundeak lan-inguru ziurra eta osasungarria eskaintzen die langileei. Segurtasun handia izateko lan eremuan. Langileen lan-orduak eta baldintzek nazionalek eta tokikoek OITren hitzarmenek ezarritako baldintzak betetzen dituzte.
  8. Gaitasunak garatzen laguntzea: Helburua, garapen-eragin positiboak handitzea marjinatutadauden ekoizle txikiei. Langileen gaitasunak garatzen ditu. Erakundeak ekoizle txikiekin lan egiten dute, erakusteko gaitasun gehiago, ekoizteko gaitasuna… bere enpresa hobera joateko, eta hazten joateko.
  9. Bidezko merkataritza sustatzea: Bidezko merkataritza kontzientzia sortu nahi du, beste erakundeetan munduko merkataritzan justizia gehiago egoteko. Beraien helburua justizia egotea delako. Ekoizleen soldatak onak izatea, berdintasuna egotea, ekoizleak informazio guztia izatea eta bezeroei ematea, askatasuna egotea…
  10. Ingurumena errespetatzea: Bere lehengaiak ekoizketeko ahal duten modu egokienan ekoizten dituzte, ingurumena ahal duten gehiena errespetatzen. Teknologia hoberenak erabiliz, asko ez kontaminatzeko…Pestizidak ahalik eta gutxien erabiltzen dituzte. Langileek ez kaltetzeko makinak, teknologiak… erabiltzen dituzte.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.