Pirates of the Caribbean

Pirates of the Caribbean abentura eta fantasiazko pelikula multzo bateko izena da. Hauek, Walt Disney-ren parkean dagoen eta izen berdina duen atrakzio batean oinarrituta daude. Momentuz, 4 pelikula egin dira eta 2017an 5.a plazaratuko dute. Lehenengoa, The Curse of the Black Pearl (2003) izan zen, bigarrena, Dead Man´s Chest (2006), hirugarrena, At World´s End (2007), laugarrena, On Stranger Tides (2011) eta bostgarrena, Dead Men Tell No Tales (2017) izango da. Pelikula hauek, zuzendari ezberninak izan ditu bere historian zehar, Gore Verbinski (1, 2 eta 3. pelikulak egin zituen), Rob Marshall (4. pelikula) eta Joachim Rønning eta Espen Sandberg (5.a).

Istorioak, Jack Sparrow capitaina (Johnny Depp), Will Turner errementaria (Orlando Bloom) eta Elizabeth Swann gobernuburuaren alabaren (Keira Knightley) abenturak jarraitzen ditu. Haiekin batera, Hector Barbossa (Geoffrey Rush), Joshamee Gibbs (Kevin McNally), Philip Swift (Sam Claflin), Henry (Brenton Thwaites) eta Carina Smyth (Kaya Scodelario) daude bost pelikuletan zehar. Istorioak, fikziozko testuinguru batean oinarrituta dago; mundu bat non neurri handi batean Britainiar Imperioak, Espainiar Imperioak eta Indietako konpainiak gobernatzen dute eta non piratek oso paper garrantzitsua dute.

Pelikula multzoa, pantaila handietan 2003an estrenatu egin zen The Curse of the Black Pearl-rekin, zeinek kritika positibo asko jaso zituen eta 654 milioi dolar irabazi zituen mundu osoan. Lehenengo pelikularen arrakastarekin, Walt Disney Pictures ezagutzera eman zuen trilogia bat prestatzen hari zirela. Bigarrena, hiru urte geroago plazaratu zen Dead Man´s Chest izenarekin eta mundu osoan errekorrak autsi egin zituen estrenatutako egunean, guztira 1.100 millioi dolar irabazita. Hirugarrena, 2007an jarraitu zuen At World´s End izenarekin bigarrenaren errekor guztiak autsiz. 2011an Disney-k laugarren pelikula bat atera zuen On Stranger Tides eta honek 1 milioi dolar irabazi zituen. Bukatzeko, 2017an estrenatuko den pelikula gelditzen zaigu Dead Men Tell No Tales eta asko espero da pelikula honetaz.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.