Ebaluazioa Burutzeko Gomendioak

EBALUAZIOA

Ebaluaketa ikasleen irakasketa-ikasketa prozesuko momentu nabarmena da.

Ebaluazioaren egokitzapena.

Irakasleok askatasuna daukagu ikasleen ebaluaketa sistema egokitzeko. Hau bereziki garrantzitsua da zailtasunak dituzten ikasleentzat.

Ebaluazioa egokitzeko moduak:

  1. Azterketak ez egitea, edozien motatakoak direla ere.

  2. Parte hartzea eta lan jarraitua ebaluatzea (ariketak, proiektuak, gelako fitxak)

  3. Azterketa egin:

    1. Denbora nahikoarekin informatu frogaren berri (antolaketa errazteko).

    2. Ahozko azterketak egin (transkribitu edo grabatu).

    3. Azterketako isiluneak aprobetxatu ikasle batzuei azterketan gidatzeko.

    4. Fisikoki ikaslearen ondoan egonik egin azterketa. Enuntziatuak irakurtzen lagundu, zer erantzun behar duen badakiela ziurtatu, animatu, ariketa bukatu duela ziurtatu hurrengora pasatzerako…

    5. Enuntziatuak altuan irakurri (kasu batzuetan), beti ere ikaslearen autonomia gabe.

    6. Azterketa indibidualki burutu (ahal den neurrian, beste gela batean egin…)

    7. Azterketa amaitzeko denbora gehiago utzi edo zatitu.

    8. Azterketa laburragoak baina maizago egin.

    9. Azterketa egokitu:

      1. Azterketa laburragoa egin. Gai berdinaren inguruan galdera kantitatea gutxitu, edo prozedura berdina dutenak saihestu…

      2. Galdera erdi-itxiak egin (hitz batekin edo esaldi labur batekin erantzuteko modukoak)

      3. Test motako galderak egin. Informazioaren errekonozimendua errazten du.

      4. Enuntziatuak aditzekin idatzi. Adibidez, “mediterraneoko klima” jartzen badugu ez daki zer egin behar duen, dakien guztia idatzi, eskema, marrazkia…

      5. Ekintza zehatzak eskatu, aditz zehatzekin (adibidez zenbatu, aipatu, azpimarratu…) eta ez “esan dakizun guztia…”

      6. Enuntziatu bakoitzean agindu bakarra eman.

      7. Enuntziatuko hitz gakoa kolorez markatu.

      8. Galdera bakoitza orri batean edo orri erdian ipini.

      9. Galderak orriaren alde batean soilik ipini.

      10. Letra handiagoa erabili.

      11. Erantzuteko eta esaldien artean tarte handiagoa utzi.

      12. Galdera bakoitzaren balioa aldatu, adibidez idazketari balioa jaitsi beharrrezkoa den kasuetan.

Irakaslegoari gogorarazten diogu, ikaslearen autonomia eta estrategia konpetentzia hobetzeko, galdera bakoitzak duen balioa azterketan idatzita agertzearen beharra.

Neurri hauek ez dira disjuntiboak, hau da, aldi berean bat baino gehiago aplika daitezke: azterketaren zati bat ahozkoa eta beste bat idatziz, horren barruan ere goian aipatutako egokitzapenak burutu.

Ondorio modura, irakasgai bakoitzetik eta tutoretzatik, neurri hauen “justizia” zentzua lantzea aholkatzen da. Hezkuntzan justizia ez da guztientzat berdina, baizik eta bakoitzari dagokiona (kasu extremoa: ikasle mutu bati ezin diogu ahozko azterketa egin), ikasleek ulertu behar dute kasu batzuetan, gai bati buruz dakitena erakusteko moduan ezberdintasunak egon daitezkeela (hau tutoretzan landu behar bada landuko da).