KONTSULTA EGITEKO PROZESUA

Lehendabizi gure kontsulta egiteko ezkerreko zutabean Kontsultak atala autatuko dugu ondoren “Sortu kontsulta diseinu-ikuspegian…” klikatu eta lehio berri bat irekiko zaigu gure kontsultarekin lanean hasteko.

DatuBasea-Kontsultak-1

Behin lehio berri horretan, haibat taula izango ditugu lan egiteko. Gure kasuan “PERTSONAK” taularekin lan egingo dugu, beraz pertsonen taula hautatuko dugu.

DatuBasea-Kontsultak-2

Behin taula hautatu dugula, ez dugu beste taula ezta kontsulta gehitu behar beraz lehio txiki hori itxiko dugu. Ondoren taula bat agertuko zaigu “PERTSONAK” taularen barnean dauden datuekin, Horietatik, ariketan eskatzen zaizkigunak hautatu beharko ditugu, kasu honetan: izena, abizena eta adina izango dira

DatuBasea-Kontsultak-5

Hori egin ondoren, pantailaren azpiko zatian hiru zutabe agertuko zaizkigu, bat hautatu dugun datu bakoitzerako. Horietan ariketan eskatzen zaiguna kontuan hartuta jakin beharko dugu zeintzuk agertu behar diren bukaerako taula, zer funtzio jarri beharko dugun horietako bakoitzean eskatzen zaiguna ongi egiteko eta irizpideak ere.

DatuBasea-Kontsultak-3

Kasu honetan 12 urte baino gehiago zituzten pertsonen izen abizeak agertzea eskatzen zitzaigun beraz, ikusgai egotea soilik izena eta abizena zutabeak egotea interesatzen zaigu. Adinari dagokionez irizpidearen lekuan “>12” jarri beharko dugu lehen esan bezala 12 urte baino gehiago dituzten pertsonak agertu beharko dira, baina bukaerako taulan adina agertzea eskatzen ez denez, ez dugu ikusgai jarriko.

 

Azkeneko pausua behin azpiko taula horretan dena egokia dela jakinda, F5 tekla sakatuko dugu, programak bere lana egin dezan eta pantailaren goiko aldean erantzunen taula ager dadin.

DatuBasea-Kontsultak-4

12 urte baino gehiago dituzten pertsonen izen eta abuizenak agertzen diren taula hain zuzen.

 

Orain prozesu osoaren bideo bat utziko dut dena argiago ikusteko:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=6Us2GXOKLbc[/youtube]

 

Erlazioak

Erlazioi esker hainbat taula “elkartu” ahal ditugu taula bakar bat izango balitz bezala, baina taula handi bat sortu baiño askos erosoagoa da, zeren horrela hainbat taula sortu ditzakezu eta bakoitzak nahi duzun momentuan erabili ahal dezakezu. Bi taula erlazionatu ahal izateko zerbait amankomunean izan behar dute. Adb: Petsonen taula bat eta autoen taula bat erlazionatzeko tauletatik amankomunean duten atal bat artuko dugu, pertsonen taula NAN atala eta autoen taulan Jabearen NANa atala.

DatuBAsea-Erlazioak-1

Bi atalak elkartu ahal izateko eremuen propietateak eta motak berdinak izan behar dituzte.

DatuBAsea-Erlazioak-2
DatuBAsea-Erlazioak-3

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irudi hauetan ikusten den bezala NAN eremu mota “testu (finkoa)” da, Jabearen NANa bezala, eta bien luzera baita ere berdina da “9”.

 

Beraz, erlazio bat sortzeko, elkartu nahi dituzun eremuen propietate eta motak berdindu behar dituzu. Gero, LibreOffice Basearen goiko partean, “tresnak” aukeratu eta bertan “erlazioa” aukeratu eta bi eremuak erlazionatu.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=L7CCWvg-ko4[/youtube]

OSM- Nola sortu da?

Kartografia produkzioa:

Teknika

Hasierako datuak boluntarioek jaso zituzten hutsetik, landa-lan sistematikoari esker, erabilita eskuko GPS aparailuak, ordenagailu eramangarriak edo ahots grabagailuak.

Datuak bilduta, OpenStreetMapeko datu basera pasatzen ziren.

 

Gaur egun lan bera askoz ere bizkorrago egiten da, aireko argazkiei eta informazio iturri komertzial zein publikoei esker. Horiei esker, informazioa askoz ere zehatzagoa lortzen da.

Datu mordoa batzen denean, talde teknifikatu bat arduratzen da datuak moldatzen eta inportatzen.

 

Nola jasotzen da informazioa?

Tokian tokiko boluntarioek jasotzen dute informazioa, eta hauetako askorentzat lan hau hobby-a bihurtzen ari da. Oinez, bizikletaz edo autoz baliatuta egiten dituzte bidaiak, eta GPS gailuak erabilita, arrastoak eta intereseko puntuak harrapatzen doaz. Horrekin batera, zenbaitek ohar-bloka, grabagailua edo argazki kamera digitala erabiltzen dituzte, eta azken aldian, telefono adimendunak.

Batzutan datu biltzaileek ohitura dute bertakoei galdetzeko, zenbait kasutan beraiek baino hobeto ezagutzen dituzte-eta bazterrak (kaleen izenak, zirkulazioaren noranzkoak, etab.). Ondoren, informazio hori guztia ordenagailura pasatu eta bertatik OSMren datu basera igotzen da.

Zenbait lagunek sistematikoki beren hiria edo bizilekua kartografiatzen dute, harik eta inguruak erabat landuta ikusi arte. Batzuetan, gainera, mapping parties direlakoak antolatzen dira hauek bilera bereziak dira non OSM proiektuan ari diren boluntarioak elkartzen dira, informazioa trukatu, elkarri lagundu eta falta diren eremuak osatzen dituzte.

Datutegi publikoak

OpenStreetMap-en lizentziakherri erakundeen datu publikoak era bateragarrian askatzeak posible egin du, horrela, informazio geografiko hori guztia inportatatu izan ahal da datu basera. AEBei dagokien informazio gehiena era horretako informazio iturrietatik dator, legeak behartzen baitu gobernu federala datuok publiko egitera. Horixe gertatu da ondoko kasuetan:

  • Landsat 7 satelitetik datozen irudiak.( Satelite Estatubatuarra)
  • Prototype Global Shorelines (PGS) delakoaren kobertura bektorialak.
  • TIGER datuak AEBetako Errolda Bulegokoak.

Zenbait agintari lokalek ere askatu egin dituzte beren aireko argazkiak, eta herritarren esku jarri dituzte OpenAerialMap-en bidez.

Espainian Institutu Geografiko Nazionalak (IGN), herrialdeko kartografia ofiziala sortu, gorde eta merkaturatzeaz arduratzen den erakunde publikoa da. 2008ko apirilean aldatu du lizentzia era askotara erabili ahal izateko.

 

Datutegi Komertzialak

Zenbait enpresak datuak eman dizkiote proiektuari, horien artean, nabarmentzekoa da Automotive Navigation Data (AND) Holandako enpresak. Yahoo! enpresak ere baimena eman zion OpenStreetMap fundazioari bere aireko fotografiak erabiltzeko.

 

Datuen Formatua

OpenStreetMapek datu egitura topologikoa erabiltzen du. OSM kartografiaren oinarrizko elementuak dira:

  • Nodoak: Puntuak dira, eta kokapen geografiko zehatzak jasotzen dituzte.
  • Bideak (ways): Nodo zerrenda bat da, non polilinea edo poligono bat irudikatzen duena.
  • Harremanak: Nodo, bide eta beste harreman sortak dira.
  • Etiketak: Nodoak, bideak edo harremanak zehazteko erabiltzen dira. Etiketa batek bi elementu ditu: giltza (key) eta balioa (adibidez: higway=trunk).

Mapa bateko ezaugarrien ontologia (bereziki etiketen esanahia) wiki baten bidez gordetzen da.

Softwarea

OpenStreetMap heldu eta bere datu basea kalitatez eta estalduraz hobetu ahala, ekosistema bat sortu da haren inguruan, erreminta informatiko eta zerbitzuz osatua, eta datu iturri sendoa bihurtu dute, berorren gainean proiektu konplexuak eusteko. Esate baterako, hainbat aplikazio sortu dira kartografia editatu, tratatu eta aurkezteko, eta datu horiek erabiltzen dituzte orain arte pentsatu ere ezin ziren era sortzaile, produktibo eta ustekabekoetan.

Oinarrizko edizioa bideoa:

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=8gRk20d6UOA[/youtube]

JAMENDO

Jamendo, Pierre Gerard sortutako sarearen musika proiektu erakargarri eta interesgarri baten izena da. Musika dohain entzutea eta deskargatzea baimentzen digun lekua da. Eskubideen kudeaketa sozietaterik (SGAE edo bezalakoa) gabeko musika bezala ulertzen da musika librea. Musika librearen artistak bere eskubideak lizentzia berezien bitartez babestea aukeratzen dute, eta ez esklusiboak Creative Common edo Arte Libre eskaintzen dituztenak bezala. Musika librea ez du zertan musika doaina edo autorearen eskubide gabekoa izan behar. Zenbait eskubide erreserbatuzen dituen musika baizik. Artistak aukeratutako lizentzia, baimendutako erabilerak eta baldintzak zehazten dituena da.

 

Baina Creative Commonen lizentzien erabilerei esker, Jamendo doaina eta legezkoa izan daiteke aldi berean. Lizentzia hauek haien hedapena eta deskargak legezkoak izatea egiten dute. Artista bera da lizentzia hauek aukeratzen dituena eta gero, Jamendok, hauen hedapen plataforma eta sustapena.

 

Creative Common artistei bere eskubideak babestea baimentzen dien lizentzia dohainak eskaintzen ditu. Lizentzia hauen erabilera oso erraza da eta ingurune digital batera primeran egokitzen dira. Ez dira esklusiboak eta babes hauen artistari edo titularrari haren musikaren erabilera publikoari baimentzen dio, bereziki erabilera pribatua denean (deskargak, kopiak…). Bitartean, erabilera komertzialak, jatorrizko lanen eraldaketak edo askatasun mailak (sofware librearen zentzuan) muga ditzake, bere nahiaren arabera.

 

Laburbilduz, Jamendo musikaren inguruan sortutako komunitatea da, non artistak bere musika dohain igotzen duten eta publikoa era berean deskargatzen duten. 2005. urtean sortua. Artistak zein album kopuruak era nabarmenean igo dira geroztik.

 MusikHerria

Gainera, MusikHerria daukagu Euskal Herrian. Sortutako egitasmo herritar eta kulturala da. Musika sorkuntza, produkzio, ediziorako eta zabalpenerako. MusikHerria herri disketxea, musikariok osatutako egitasmoa da. Honen helburua musika egiten dutenei eta musika gustatzen zaienei errekurtsoak modu errazean hurbiltzea da, laguntza kolektiboa bultzatu nahi duena. Musika egiteko, produzitzeko eta kontsumitzeko gaur egun dagoen eredu komertzialetik urrundu nahi du, beste eredu herritarragoari hurbiltzeko, garai berriotara egokituz.

 Bideoa

Hona hemen Jamendo orrialdeak eskaintzen diguna:

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=G0tFbQsOSBw[/youtube]

OSM (OpenStreetMap)

Open Street Map proiektu bat da, elkarlanean oinarrituak, eta erabiltzen da egiteko mapa libre eta editagarriak.Mapa horiek informazio geografikoak erabilita egiten dira, eta harrapatuta daude GPS ibiltari,ortoargazki eta beste informazio iturri batzuen bidez.

2009ko irailean proiektuak 160.000 erabiltzaile baino gehiago zituen bertan izena emanda eta horietatik 14.000 inguruk hilero egiten zuten edizio lanen bat datu basean.Denbora pasa ahala erabiltzaile kopurua alda egin daiteke.Egunero, 25.000 km berri gaineratzen zaio OSM proiektuari, errepidez eta kaminoz, denetara duela 34.000.000 km bide, gehitu ez diotelarik beste daturik.Datu basea tamainaz 160 Gb-ten gainetik dago eta egunero 10en bat Mb gehitzen doa datu konprimituetan.

Programa honek hainbat ekimen komertzial bultzatu ditu, hala nola, MapShare Tom Tom empresak sortutakoa edo MapMaker Googlek sortua, zeinen bidez animatzen baitira zerbitzuotako erabiltzaileak eurok osatzera, bere kartografia eguneratuz eta zuzenduz eta datu gehiago sartuz.

HISTORIA

2004ko uztailean Steve Coast ingelesak OpenStreetMap sortu zuen, ez baitzegoen ados Ordnance Survey Bretainia Handiko agentziarekin, jakinda zelako prezio garestiak kobratzen zituen bere informazio geografikoa erabiltzeagatik.2006an OSMk Ingalaterrako eta Galesko erregistroan izena eman zuen fundazio gisa: “OpenStreetMap fundazioa nazioarteko erakundea da, datu geoespazialak libreak sustatzea, garatzea eta banatzea eta guztiekin partekatzea helburua duena”.

2006anYahoo enpresak OSMk erabil litzakeela bere aire argazkiak datu basetzat mapak sortzeko.2007an, Automotive Navigation Data (AND) Herbehereetako enpresa batek hainbat datu eman zizkion dohainik OSM fundazioari eta, hortaz, Herbehereetako informazio pilo zegoen. Geroago, proiektu independente bat egin zuten aireko argazkiez osatutako datu base bat eratuz.Bestalde, TIGER datu baseko geodatuak inportatu ziren OSMn. Honen ondorioz, erakunde handiak hasi ziren OSMeko datu basea erabiltzen eta horien artean Oxford unibertsitatea, bere webgunerako.

2008ko urtarrilean beste funtzionalitate bat sortu zen OSMren kartografia GPS aparailuetan jaisteko, bereziki hiri txirrindularitza eta zikloturismoari begira. Otsailean hainbat ikastaro egin ziren, irakasteko zelan sortu OSM datuak Indian. Martxoan OpenStreetMap fundazioak iragarri zuen 2,4 milioi euro jaso zituela finantziaziotzat CloudMade enpresarengandik, honek ordainetan erabiliko dituelarik aurrerantzean OpenStreetMapen datuak.

2008ko uztailean, The State of the Map 2008 egin zenean Limerick hirian, Irlandan, jakitera eman zen OpenStreetMap proiektuak 45.000 erabiltzaile zituela izena emanda.2008ko azaroan OpenStreetMap fundazioak eta GeoBase.ca ekimen publikoak iragarri zuten bigarrenak eman ziola dohaintzat lehenengoari bere geodatu guztiak Kanadari buruz. Ordura arte, berau izan zen OpenStreetMap proiektuak jasotako dohaintzarik handiena.

2009ko urtarrilean Frantziako agentzia katastralak baimena eman zion OSMri WMS zerbitzua erabiltzeko geodatuak bektorizatzeko.

ETORKIZUNERAKO PROIEKTUAK

2009ko apirilean Wikimediako adar alemaniarrak iragarri zuen Berlinen, bere garatzaileen bileran, 15.000 euro emango zizkiola proiektu pilotu bati, lankide duela OpenStreetMap, proiektu biak lotzeko. Erabaki horrekin errazago txertatu nahi da OSMren base kartografikoa Wikipedian, beronen artikuluak ilustratu eta aukera emateko edukiak lotzeko alde bietara.

Oinarrizko edizioaren bideoa

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=MuDU8m50C5M[/youtube]

Mugikor konpainien azterketa

Lan honetan edur serrano eta guillermo lopez mugikorren konpainiak azladuko ditugu eta vodafonen zentratuko gara.

mugikor konpainiak

Sistema Eragileak

SISTEMA ERAGILEAK

Bueno, hemen duzue sisema eragileen empresei buruzko egin dugun power point bat.

Kasu honetan, microsofti buruzko lana egin dugu,Sistema eragilerik komertzializatuena duen empresa.

 

Max Factor

egoitz eta xabiren max factor-en lana

 

maxfactor

 

 

Supermerkatuen inguruko ikerketa

Carrefour hartutako supermerkatuen inguruko lana ikusteko hurrengo esteka sakatu:

SUPERMERKATUAK

musika diskografiken lana

open office lana ekonomia lana aurkezteko

Iana ander maialen ekonomia